Naturtzaindia Elkarteak Euskal Herriko saguzarren gida sortu du, euskaraz eta Euskal Herrian egindako lehen saguzar gida. Gida honetan irakurleak aukera izango du gaueko harrapari zoragarri hauetara hurbiltzeko. Bertan aurkituko dituelako Euskal Herrian bizi diren 27 espezieen ilustrazio ederrak eta bakoitzaren ezaugarri esanguratsuenak.
- Zergatik dira horren bereziak?
- Zergatik daude arriskuan?
- Zer egin genezake beraien kontserbazioaren alde?

Naturtzaindia ha elaborado la Guía de Murciélagos de Euskal Herria, el cual permite acercar al lector a estos maravillosos depredadores nocturnos. En la guía encontrará hermosas ilustraciones de las 27 especies que habitan en nuestro territorio, las características más significativas de cada una de ellas y las claves para contribuir a su conservación.
Gida honekin lortu nahi dugu Euskal Herrian ditugun espezieak ezagutzera ematea, fauna talde honek daukan aniztasuna erakustea eta hauen kontserbazioan lagunduko duten herritarrak sentsibilizatzea.
Gidaliburuaren aurkezpena Arrasaten egingo da, ekainaren 7an, arratsaldeko 18:30ean, Kulturateko areto nagusian. Bertan solasaldia egingo dugu liburua egiten parte hartu duten Naturtzaindia elkarteko kideekin.
Jakina denez, Naturtzaindia Elkartean lanean dihardugu saguzarrak hobeto ezagutzeko eta bere kontserbazioan laguntzeko, jakin badakigulako, ekosistemetan betetzen duten papera funtsezkoa dela eta gure arteko espezie ezberdinen populazioak gainbeheran daudela.

Euskal Herrian ezagutzen diren 27 saguzar espezieak babestuta daude. Baina, gaur egun, ez dago beraien banaketari edo ugaritasunari buruzko datu zehatzik. Horregatik ezagutza hau lortzeko tresna izan nahi dugu. Espezie hauek kontserbatzeko oinarrizko informazioa behar-beharrezkoa zaigu. Horregatik ari gara lanean Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurki daitezkeen saguzarren inbentarioak egiten eta datuokin Gipuzkoako Kiropteroen Atlasa osatzen.
Horretaz gain, beharrezkoa ikusten dugu herritarrak sentsibilizatzeko jarduerak gauzatzea eta ildo horretatik egin ditugu saguzar gauak, ikus-entzunezkoak, erakusketak edota orain aurkezten dugun argitalpen hau.
GIDALIBURUA ESKURATZEKO:
Liburuxka eskuratzea nahi duenak goiko estekan klik eginda lortu dezake. Aldiz, formatu fisikoan eskuratzea nahi duenak, hurrengo puntuetara jo dezake eta bertan eskatu, nahi izanez gero, borondatezko ekarpena eginez. Jasotzen diren ekarpen ekonomikoek proiektu honetako inprenta-gastuei aurre egiteaz gain, lagundu diezaieke gure ondare naturalaren kontserbaziora bideratutako beste ekimen batzuei.
- Arrasaten, Besaide Mendizale Elkartean eta Ereindajanen
- Bergaran Laboratorium Museoan
- Aramaion, liburutegian eta Arbel Kooperatiban
- Oñatin Natur Eskolan
- Zarautzen Arkamurka Elkartean
- Aian Pagoetako parketxean
- Itsasondoko Udalean
- Zizurkilen Herribizigunen
- Lazkaon Gerriko liburudendan eta Biziolan
- Beasainen Mirentxu liburudendan
- Gasteizen, EHUko Farmazia fakultate eta Hezkuntza fakultateko kafetegietan
Arrasateko Udalaren laguntza izan dugu liburuko ilustrazio eta maketazio lanak egiteko, eta baita biologo adituaren asesoramendua izateko.