Etxezarretako basoa berreskuratzeko lehen pausoa

Pasa den sapatuan, urtarrilak 16an, Arrasateko Udalak lehen pausoa eman zuen Etxezarretako lursailean basoa berreskuratzeko lanak habiatzen eta Naturtzaindia Elkartea bidelagun izan da horretan. 2019Ko urrian lursaila bera eta egitasmoa ezagutzera emateko egindako jaialdi jendetsuan batu ziren ehundaka haritz-ezkurretik atera dira landaketan erabili diren zuhaitz gazteak.

(Argazkiak: Mondraberri eta Besaide M.E.)

Izan ere, bertako hazia da tokiko ingurumen baldintza berezietara egokien moldatuta dagoen landarea emango duena. Kasu honetan, Etxezarretako basoan hazten den hairitzak hibridazio zantzuak erakusten ditu Quercus robur eta Quercus petrearen artean. Hortaz, ezkur haietatik jaiotako landareak erabili ditugu birlandaketa egiteko. Horretaz gain, lizarrak, otsalizarrak, gorostiak, hurritzak landatu ditugu, besteak beste. Guztira 400 bat landare bertaratutako 100 pertsonen artean.

Berez, basoak berak ez du gizakiaren beharrik. Horretarako diseinatuak baititu aspalditik bere hazien dispertsioan eta erregenerazio naturalean lagunduko dioten aliatuak. Ikusi beharrik ez dago, utziz gero, nola datorren bera bakarrik basoaren birsortze naturala, Etxezarretan ere bai.

Gizakia landatzen ibili ez den eremuetan ere, naturak berak egin ditu landaketak, han eta hemen antzeman daitezke bertako landare gazteak, distantziaz neurtua bezala bakoitza bere tokian hazten. Hala ere, Etxezarretan pinudia bota zenetik zenbait puntutan sasiarkazia landare inbaditzaileak hazi du bere hedapena, horregatik planteatu ditugu landaketok toki hauetan, bertako landaretzak indarra hartu dezan inbaditzaileei tokia okupatuz lehen bait lehen.

Pozik gaude, urte honetan ere, aurrekoetan bezala, herritarrek gogoa eta interesa erakutsi dutelako ingurumen kontserbazioaren alde Arrasaten egiten diren proiektuengatik. Izan ere, Udalak landaketa eta ibilaldi gidatuan parte hartzeko izen ematea zabaldu zuen momentutik jendea deika hasi zen, egun gutxitan prestatua zegoen jende kopurua betez, eta jende askori leku gehiago ez zegoela esan beharra izan zuten. Hortaz, pentsa dezakegu herritarrek ingurumena gehiago ezagutu eta zaintzeko interesa hor dagoela eta, beharbada, gorantz doala.

Garrantzitsua da lurren publikotasuna berreskuratzea, erabilera berriak ematea, egurra ekoizteaz haratago eta etekin ekonomikoaz gainetik, arrazoi asko daudelako herritar guztiek erabiliko eta gozatuko dugun basoak sortzeko. Naturtzaindiak, horretan lan egiten jarraituko du, gogotsu.

Eskerrik asko Arrasteko Udalari, herritarrei eta Besaide M.E.ari honen parte izateagatik!

Alimentando el Atlas de Quirópteros de Gipuzkoa

El grupo de los quirópteros tiene especial relevancia tanto desde el punto de vista de la zoología como disciplina general y en el campo de la biología de la conservación en particular, tanto por su peculiar especialización como por la diversidad que lo caracteriza.

IMG_6316
Murciélago grande de herradura en una cueva de Arrasate, (Gipuzkoa)

Las 25 especies de quirópteros que se conocen en la Comunidad Autónoma Vasca están incluidas en el Catálogo Vasco de Especies Amenazadas, 6 de ellas en la categoría de En peligro de extinción, 6 en la de Vulnerable y las otras 13 en la De interés especial. A pesar de ello, tanto en la CAPV como en Gipuzkoa, no conocemos con rigor y precisión la distribución y la abundancia actuales de las distintas especies, por ello Naturtzandia Elkartea ha querido contribuir al conocimiento sobre este grupo faunístico aportando datos para el atlas de quirópteros de Gipuzkoa.

El objeto de este trabajo es el de recoger información para revisar el inventario y la distribución de los quirópteros que podemos encontrar en el territorio histórico de Gipuzkoa, proporcionando de este modo información básica para la conservación de las especies del grupo.

En el presente documento se ofrecen los resultados de la primera campaña de muestreos realizada en 2019 por el equipo de Naturtzaindia Elkartea.

ATLAS DE QUIROPTEROS DE GIPUZKOA_campaña 2019_Naturtzaindia

 

Gipuzkoako kiropteroen atlasa elikatzen

Kiroptero edo saguzarren taldeak garrantzia berezia du kontzerbazio biologiaren eta zoologiaren ikuspegitik, izan ere, aniztasun handiko fauna taldea izanik, espezializazio berezia erakusten dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan ezagutzen diren 25 kiroptero espezieak Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartuta daude, horietako 6 galtzeko arriskuan kategorian, 6 kaltebera kategorian eta beste 13 interes bereziko kategorian.

IMG_6316
Ferra-saguzar handia, Arrasateko koba batean (Gipuzkoa)

Hala ere, EAEn eta Gipuzkoan ez dugu zehatz-mehatz ezagutzen espezie ezberdinen egungo banaketa eta ugaritasuna. Hori ikusirik, Naturtzaindia  Elkarteak kiropteroen inguruko jakintza aberastu nahi du eta horretarako kaleratu ditu iazko kanpainako emaitzak, helburu dituena espezie hauek kontserbatzeko oinarrizko informazioa ematea.

Lan horren baitan Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurki ditzakegun kiropteroen inbentarioa egin da eta hauen banaketa berriskusteko informazioa bildu da. 

Hurrengo dokumentu honetan Naturtzaindia Elkarteak 2019an egindako lehen laginketa-kanpainaren emaitzak eskaintzen dira:

GIPUZKOAKO KIROPTEROEN ATLASA 2019ko kanpaina_Naturtzaindia

Murciélagos europeos y SARS-CoV 2

Debido al SARS-Coronavirus 2, que actualmente se está extendiendo por todo el mundo y que desencadena la enfermedad Covid-19 en humanos, está aumentando la preocupación por el hecho de que los medios de comunicación se refieren a los muerciélagos como la fuente de dicho virus.

Barbastella 007_oc_rec
Murciélago de bosque (Barbastella barbastellus) en una cueva  gipuzkoana

Entidades dedicadas a la conservación y la investigación de murciélagos en Europa ha realizado un resumen de los resultados actuales de investigaciones sobre este tema incluyendo referencias a estudios científicos y artículos periodísticos  técnicamente correctos.

Según dicho artículo la aparición y propagación del SARS-CoV 2 y otras zoonosis no son causadas por individuos especies o grupos de especies, como murciélagos, pangolines, roedores, etc., pero deben entenderse como resultado y retroalimentación del tráfico devastador de animales, ecosistemas y la pérdida resultante de biodiversidad. Es por ello que la probabilidad de pandemias zoonóticas en el futuro puede reducirse mejorando la conservación de la naturaleza  y el bienestar animal.

Artículo completo aquí (European bats and SARS-CoV 2)

 

Badator Etxezarreta naturgunea ezagutzeko eguna

thumbnail (1)

2018ko azaroan Arrasateko Udalak, Besaide eta Naturtzaindia elkarteekin elkarlanean, Etxezarreta eremuko 83 hektarea erosi zituen bertako zuhaitz eta landarediaren kontserbaziorako babes eremua izateko asmoarekin. Izan ere gure kulturan sakratua den haritzak oso hedapen urria du gure lurraldean, eta 83 hektareako lur sail honek babesgune sendoa izatea ahalbidetuko luke.

Non dago Etxezarreta eta zer dago bertan?

Etxezarreta Arrasateko Musakola auzoan kokatzen da, zehazki, Epeletik San Prudentzioraino doan eskuma aldeko ibaiertza eta mendi magala da. Herrigunetik oso gertu kokatzen den naturgunea da Etxezarreta. Bere momentuan, bertatik pasatzen zen Maltzaga eta Lizarra lotzen zituen Tren Vasco-Navarro deituriko trenbidea. Gaur egun Debagoienan bidegorria bilakatu dena.

Horretaz gain, bere momentuan oso garrantzitsua izan zen Sagasti etxea izeneko baserriaren eta XIX.mende amaierako lorategi botanikoaren aztarnak ere bertan kokatzen dira. Sagasti etxea aitzindaria izan zen, munduko hainbat lekutako sagarrondo mota ezberdinak landatu eta ganaduarentzako korta modernoa eraiki izanagatik.

Zer irabaziko dugu Arrasatear eta Debagoiendarrok Etxezarretako lursailak erostean?

Lursailak badu kokapen estrategikoa, Debagoienaren erdigunean kokatzen da eta bertako tontorretik Arrasate, Oñati eta Bergarako herriguneak ikusi daitezke. Bertara iristeko erraztasun handiak daude, izan ere hiru herriak lotzen dituen bidegorria ondo ondotik pasatzen baita. Etxezarretako naturguneak aisialdi eremu zabal bat sortzeko potentzialtasun handiak eskaintzen ditu:

  • Batetik, Deba erreka ertzeko habitata mantentzeko ezohiko aukera eskaintzen du, bertako haltzadi kantauriarra berreskuratuz.
  • Bestetik, Sagasti etxeko lorategi botanikoa ere berreskuratu daiteke, bertan landatuta dauden espezie exotikoak (Sequoia Sempervirens, Cedrus Atlantica…) balioan jarriz.
  • Azkenik, lursail hau erostearen interes handiena, hariztia berreskuratzean datza. Izan ere, gure lurraldean tamaina honetako harizti gutxi batzuk besterik ez baitaude.

Berreskurapen proiektu hau ondare naturala kontserbatzeko politiken norabide berberean lerrokatzen da. Hori dela eta, herritar talde batek egindako lana eta eskaera haintzat hartuta Arrasateko Udalak proiektuarekin bat egin du eta horretarako aurrekontua bideratu du.

Bioaniztasuna kontserbatzeko eremu publiko bihurtu nahi genuke; adibidez, egur landaketak sortutako inpaktuak konponduz, pista batzuk itxiz, harizti kantauriarrak hartzen duen azalera handituz, haltzadi kantauriarraren funtzioak berreskuratuz… Era berean, naturan jolasteko eta jarduera ezberdinak garatzeko espazioa eskaini diezaieke haur, gazte zein helduri; natur-ibilbide bat sortuz, interpretazio panelak ezarriz, Sagasti etxeko lorategi botanikoa leheneratuz,…

Berreskurapen proiektu honekin gure lurraldean erreferente bilakatzera iritsi gaitezke herriko azpiegitura berdea osatuz, bidegorria kalitatezko paisaiaz hornituz, larrialdi klimatikoari aurre eginez, herritarren bizi kalitatean positiboki eraginez, naturan aisialdirako espazioa eskainiz eta bertako baso naturalaren zerbitzuetaz gozatzeko erraztasunak emanez.

********************************************

El ayuntamiento, en colaboración del club de montaña Besaide y la asociación Naturtzaindia, adquirió en noviembre de 2018 la finca de Etxezarreta con el objeto de acotar un área de conservación de flora y bosque autóctono en esta parcela de 83 hectáreas. El roble, tan venerado por nuestros antepasados, tiene a día de hoy una presencia muy menguada en nuestros montes y el predio de Etxezarreta brinda la ocasión de instaurar un área protegida para esta emblemática especie forestal.

¿Dónde se halla Etxezarreta y qué podemos encontrar allí?

La finca de Etxezarreta se localiza en Musakola y ocupa la ladera y ribera que se extienden por la margen derecha del río Deba desde Epele hasta San Prudencio. Un enclave natural de alto valor botánico y forestal situado cerca del núcleo urbano de Arrasate. Entre 1918 y 1967 discurría por sus terrenos el antiguo ferrocarril Vasco-Navarro que unía Estella-Lizarra con el nudo de Maltzaga. Su trazado se ha acondicionado actualmente como bidegorri o vía verde.

La finca rústica de Etxezarreta era propiedad de caserío Sagasti-Echea, una opulenta vivienda edificada en 1880 con ocasión del matrimonio del médico sevillano Rafael Ariza Espejo y la bergaresa Severina Echezarreta Ibarzabal, hija de una acomodada familia a la que pertenecía esta heredad originalmente poblada de manzanos con su lagar para elaborar sidra.

Las ruinas del caserío Sagasti-Echea son aún visibles en la parte baja de la finca. La adinerada familia Ariza-Etxezarreta fue pionera en la plantación de variedades de manzanos procedentes de todo el mundo. De la época son asimismo el jardín botánico cuyos vestigios aún perviven en torno al desaparecido caserío. Este disponía además de un establo para ganado vacuno muy avanzado para su tiempo y que incorporaba abrevaderos individuales con agua corriente para las reses así como un tendido aéreo de vagonetas para la extracción del estiércol.

¿Qué beneficio obtenemos los debagoeindarras con la compra de la finca rústica de Etxezarreta?

Su estratégica ubicación en el corazón de Debagoiena permite divisar Arrasate, Oñati y Bergara desde la cumbre de la ladera de Kortaburu o Kortapoto. Su acceso dispone de facilidades como el bidegorri que enlaza los tres municipios y que atraviesa por justamente por esta parcela.

El enclave natural de Etxezarreta alberga una gran potencialidad como espacio de ocio:

  • Ofrece una inmejorable oportunidad de conservar el hábitat de ribera y de recuperar la aliseda cantábrica autóctona.
  • Abre la puerta a la recuperación del jardín botánico de Sagasti-Echea y a la puesta en valor de las especie exóticas que contiene (Sequoia Sempervirens, Cedrus Atlantica…)
  • El aspecto más interesante de la adquisición de esta finca rústica estriba en la recuperación del robledal. No envano son muy pocas las masas forestales de robles de estas dimensiones que se conservan en el País Vasco.

Este proyecto de recuperación se enmarca dentro de las políticas de conservación del patrimonio natural. A iniciativa grupo de ciudadanos, y haciendo suya su propuesta, el ayuntamiento acordó a destinar una partida presupuestaria para la compra de la heredad de Etxazarreta.

Queremos transformar esta propiedad en un espacio público para la conservación de la biodiversidad; reparando el impacto ocasionado por las labores de plantación y tala madereras, clausurando algunas pistas, incrementando la superficie de robledal cantábrico, recuperando la aliseda de ribera…

Del mismo modo, este enclave natural de alto valor ecológico brinda la posibilidad de adecuar un espacio para que niños, jóvenes y adultos desarrollen juegos y actividades en la naturaleza; acondicionando itinerarios naturales, colocando paneles interpretativos, restituyendo el jardin botánico de Sagasti-Echea…

Con este proyecto de recuperación podemos llegar a erigirnos en un referente en el territorio, completando la infraestructura verde del municipio, embelleciendo el bidegorri con paisajes de alta calidad, combatiendo el cambio climático, favoreciendo la calidad de vida de los ciudadanos, adecuando espacios de ocio en la naturaleza y facilitando el disfrute público de bosques naturales autóctonos.

PINUAREN GAITZAREN AURREAN ZER?

Gure lurraldean banda marroia gaitza zabaltzen ari dela eta kezka handia sortu da, ez bakarrik baso jabeen artean, gizarte osoan baizik. Hori ikusita, Besaide Mendizale Elkarteak eta Naturtzaindia Elkarteak gure basoen egoeraz eta etorkizunaz hausnartzeko berbaldia antolatu zuten. 

Gonbidatuak izan ziren Kiko Alvarez, Biologian Doktorea (Naturtzaindia), Aitziber Sarobe, Biologian Doktorea (Naturkon) eta Naiara Corcuera, Ingurumen Zientzietan Lizentziatua (Besaide M.E.).

-Kiko, zer ari zaie gertatzen Euskal Herriko pinuei eta zerk ekarri gaitu horretara?

Ez da erantzun erraza, baina, nire ustez, orain bizi duguna da baso kudeaketa eredu baten garapenaren ondorioa, gure administrazio publikoek sustatu eta diruz lagundu dutena eta, gainera, jasangaitza dela frogatu dena ekonomikoki, baita ingurumen aldetik ere.

Eredu hau radiata pinuaren monolaborantzan oinarritu da, baso kudeaketa jasangarriaren esparruan saldu nahi izan digutena, baina, gaur egun ikusten ditugun ondorioak ditu: lurzorua agortzea, errentagarritasun ekonomikoa galtzea eta osasun arazoak.

Orain alarma sortu da banda marroiaren arazoa dela eta, baina, nire ustez, arazoa estrukturala da. Hau da, orain gaixotasun hau daukagu, baina, daukagun baso ereduarekin, beste gaixotasun bat izan zitekeen lasai asko. Aurretik ere egon ziren arazoak pinuaren kantzer famatuarekin, Fusarium delako onddoak sortua, prozesionaria ere hor dago oraindik, eta hori gutxi balitz, benetan kezkagarria den har txiki bat datorkigu.

-Pinuen gaitzaren aurrean zer proposatzen du Eusko Jaurlaritzak eta zein iritzi duzu horren aurrean?

Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiek proposatzen digutena aurrera ihes egitea baino ez da. Koniferoen landaketak berreskuratzeko Estrategia onartu dute, dagokion ekintza planarekin, baina, herritarren parte hartzerik gabe. Eta Inposatutako estrategia honek proposatzen duena da baso sektoreari diru publikoarekin ematen zaion laguntzak handitzea,  pinudiak moztea eta mendiak fumigatzea kupre oxidoekin.

Esan beharra dago, estatuko eta Europako legediaren arabera, debekatua dagoela fitosanitarioak aire bidez fumigatzea, baina, badaude salbuespenak, ondo justifikatu beharrekoak, eta hortan dabiltza Madrilen. Bestalde, 2015ean Europar Batasunean kupre oxidoa erabiltzea debekatu zen eta erabilpenari moratoria aplikatu bazitzaion ere, produktu toxikoa da, oso arriskutsua dena ur ekosistementzat, lurzoruko bizidunentzat eta osasunarentzat; bai inhalazioagatik, kontaktuagatik eta organismoetan metatzen delako eta osasun arazo kronikoak ekar ditzakeelako.

Harrigarria da nola ez duten planteatu eredu hau beste batzuengatik aldatzea, izan ere, frogatuta dago lurjabearentzat ekonomikoki errentagarriagoak izan daitezkeela, onura eta zerbitzu publiko gehiago sortzen dutela herritar guztientzat eta, gainera, klima aldaketaren ondorioak lehuntzen laguntzen digutela.

-Aitziber, pinudiek bizi duten krisialdi hau aukera ona dela iruditzen zaizu, etorkizuneko basogintza eredua eraldatzeko?

Zoritxarrez bai. Baso-kudeaketa okerrak eragindako kolapso baten aurrean gaude. Egoera honek atzera begira jartzea eskatzen du, zer egin nahi zen, zer egin den eta egindakoak zein ondorio izan dituen aztertzeko. Egun paisaiak erakusten diguna ez da urte bateko eguraldi aldaketaren edo bat bateko onddo baten agerpenaren ondorioa: urte askotan gauzatutako politika okerrek eragindako krisia da, ez direlako naturaren kontserbazioa eta ustiapena uztartu. Mendira begiratzeko eta basoaren ustiapena ulertzeko modutik hasi, eta horretarako diseinatu beharreko politikak aldatu behar dira. Horretarako, eta kontuan izanda lehen sektoreko jarduerak hein handi batean diru-laguntzek baldintzatzen dituztela, baso-politika hau egurraren industriako lobbyetatik atera eta eztabaida publikora ekarri behar da, eragile ezberdinen artean begirada zabalagoarekin kudeatzeko. Honetarako krisi-egoera hau beharrezkoa zen? Ez, baina egin ez delako gauden lekuan.

Nola ustiatu daiteke baso bat naturatik hurbil dagoen basogintza eredua jarraituz?

Hein batean galderan bertan dago erantzuna: naturako zikloak errespetatuz. Zenbat eta gehiago urruntzen garen naturan berezkoak diren gertaeretatik, orduan eta handiagoa da ingurunean egiten dugun kaltea. Monokultiboetan oinarritutako kudeaketa eredu intentsiboa oso oso kaltegarria da lurzoruarentzat ez ezik, baita gurean berezkoa den bioaniztasunarentzat. Makina astunekin eta pista zabalen bidez gauzatzen den eredu industrial hori ia guztiz debekatu beharrekoa da gurea bezalako orografia aldapatsua duen lurraldean. Ustiapen-prozesua diruz laguntzeak (landaketak, baso-garbiketak, pisten irekiera, matarrasa …) eta eragiten den higadura ez ordaintzeak egiten du errentagarri egur merkearen ekoizpenera bideratutako negozio hau. Aldatu behar da, bertako basoaren kontserbazioarekin errespetutsuagoak diren landaketak eta teknikak baliatuz;  nahiz eta horrek egurraren industriaren bilakaera eskatu. Bestelako industrietan berrikuntza eta garapena sustatzen dira; zergatik ez da pentsamendu bera garatzen lehen sektorean natur kontserbazioa helburu hartuta? Posible da, eta herrialde aurreratuagoetan aldaketarako ereduak badaude.

-Eta Naiara, Arrasateko herri lurretan sustatu duzuen kudeaketa azalduko duzu. Nolakoa da Arrasateko basoen egungo egoera?

Arrasateko azaleraren erdia baino gehiago zuhaitzez osatuta dago, baina, esan beharra dago gehienak espezie exotikoez egindako egur landaketak direla, alegia, radiata pinua espeziearekin egindakoak. Hau da, herriaren azaleraren ia erdia landatutako pinudiak dira eta berezkoak diren basoak (hariztia, artadia, erreka ertzeko basoak, etab.) oso eremu lokalizatuetan daude eta beraien azalera udalerriaren %18rabaino ez da mugatzen. Gure herriko baso garrantzitsuena Udalatx magaleko artadia dugu, hariztiek eta erreka ertzeko basoek (haltzadi kantabriarrak,) berriz, oso azalera txikiak okupatzen dituzte eta, gainera, elkarrengandik urrun daude, horrek bioaniztasunean eragin negatiboak dakar .

-Baso politika berri baten alde egin behar dela esaten denean, nola gauzatu daiteke hori Arrasateko Udalaren  lurretan?

Lursail publikoek onura publikoa eman behar dute, hau da, administrazioak zaindu egin behar ditu lursail publikoetan dauden ekosistemak, zerbitzuak ematen dizkigutelako eta denon ongizatean eragiten dutelako: airearen eta uraren garbitzea, lurzoruaren eta bioaniztasunaren kontserbazioa, klimaren erregulazioa, lehengaiak, etab. Zerbitzu horiek bermatzeko modu bakarra berezko basoak berreskuratzea eta kontserbaziora bideratzea da, gure ustez, hori da lursail publikoek izan beharko luketen kudeaketa.

Arrasateko Udalak bere jabetzakoak diren lursailetan eragin dezake batez ere, eta esan daiteke kudeaketa planak kontserbazio ikuspegitik jorratzen dituela Udal honek. Hala ere, Arrasateko Udalak lursail publiko gutxi ditu jabetzan, horregatik, uste dugu lan ildo garrantzitsu bat izan behar dela lursail publikoen azalera handitzen joatea urtetik urtera, lursailak erosiz intereseko natur eremuetan. Lan hauek sustatzen ari gara Besaiden, Naturtzaindia Elkartearen laguntzarekin, eta Etxezarreta lursailaren erosketa edota San Balerioko pinudi zenaren berreskuratzea lan  horren adibide dira.

PINUDIEN KRISIA ETA ALTERNATIBAK BERBAGAI

Zer egin pinuen gaitzaren aurrean?

Gure lurraldean banda marroia gaitza zabaltzen ari dela eta kezka handia sortu da, ez bakarrik baso jabeen artean, gizarte osoan baizik.

Egoera berri honen aurrean azken hamarkadetako eredua jarraitu daiteke (landaketa/mozketa) edo beste bide berri batzuk jorra daitezke.

Datorren asteazkena, hilak 19, basogintzari buruz berba egingo dugu, 18:30tan Kultur Aten (Arrasate).

hitzaldia

El vínculo de Alkiza con su entorno natural

El pasado viernes pudimos disfrutar en el Aquarium de Donostia del coloquio, organizado por Naturtzaindia, de naturalistas como Joaquín Araújo, Jordi Sargatal o Jorge Gonzalez quienes dieron ejemplos de contribuciones locales a favor de la biodiversidad.

DPH0003

Jon Umerez, alcalde de Alkiza, explicó qué importante es impulsar iniciativas como las que se están llevando a cabo en la ZEC de Ernio-Gazume, ya que intentan aportar su granito de arena y poner freno a la pérdida de biodiversidad que ocurre a nivel global, tal y como científicos de todo el mundo han advertido ya.

El sábado se mostró al público el centro de Fagus Alkiza y las mejoras que se han ido haciendo desde que se abrió ya hace cinco años. ; la maqueta de la ZEC Ernio-Gazume, réplicas de aves y murciélagos, etc. Y qué mejor que la vuelta de Askatxo guiado por miembros de Naturtzaindia para conocer el entorno y mostrar in situ las labores de conservación.

Y si resulta que ya hace mucho tiempo que es demasiado tarde para frenar la degradación ambiental, tal y como decía nuestro amigo Araújo, habrá que revelarse ante la catástrofe y pensar que aun estamos a tiempo!

Alkizako lanak ezagutzera emateko jardunaldiak

Jardunaldiak

Bost urte igaro dira Hernio-Gazume ofizialki Kontserbazio Bereziko Gune izendatu zutenetik eta Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa martxan jarri zenetik.

Alkiza aparteko ingurune natural batean kokaturik dago. Bertan bizi direnek,  aurreko belaunaldiek ingurunearekiko harremana ulertu eta bizitzeko zuten modu bereziari esker, arbasoengantik oinordetzan jaso duten ondare natural paregabea estimatu eta zaintzeko aukeratu dute.

Udalak eta alkizarrek, herriko zein eskualdeko zenbait eragilerekin batera,  10 urte daramatzate naturaren eta gizakiaren arteko harremanaz gogoeta egiten eta urte gutxiren buruan erabateko dependentziatik ia guztizko axolagabetasunera igaro den lotura berreskuratu eta indartzeko lanean.

 Bere sorreratik, FAGUS-ALKIZA Hernio-Gazumek eskaintzen digun aberastasun naturala eta kulturala ezagutzeko eta bioaniztasunaren aldeko ekimen eta ekintza desberdinak abian jarri diren tokia izan da.

 Urte hauetan egindako lanaren emaitzak ezagutzera emateko, Alkizako Udalak herritar guztiei irekitako ekitaldien egitaraua antolatu du. Egitaraua irailaren 21 eta 22an gauzatuko da  Donostiako Aquariumean eta Alkizan.

Hona hemen egitaraua:

 Jardunaldiak 2

 

AlkizaFacebook3

Besaide duintzeko asmotan

Besaide tontorra (564 m), Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintziak elkartzen dituen puntua izateaz gain, sinbolismo handiko gunea da, mendian hildako mendizaleak oroitzeko monumentua bertan daukagulako.

Besaideko eremua oso ezaguna da eta mendizale asko gerturatzen dira inguruaz gozatzera, ibilbide erreza bezain atsegina baita. Bertatik igarotzen dira Udala-Besaide (PR-GI-96) eta Gipuzkoako Bira (GR-121). 

 

DSC03787.JPG

Besaideraino erraz igo daiteke ibilgailuz, Elorriotik ongi seinaleztutako bide bat baitago;  Arrasateko Garagartza auzotik ere igo daiteke, 4 x 4 ibilgailuz.  

Ibilgailuentzat bertaratzeko erreztasun horrek lagunduta, motordun ibilgailuen areagotzeak eta jarduera horren erregulazio faltak ekarri du azkenaldiko egoera tamalgarria izatea Besaide mendi tontorraren inguruan.

Mendiko motorrak, 4 x 4 ibilgailuak, quad-ak etab. jolas parke bat balitz bezala erabiltzen dute bi monumentuen arteko eremua, horrek dakarren inguruaren degradazioarekin: lurzoruaren erosioa, pista berrien zabaltzea, lurzoruan gurpil arrastoak uztea, zuloak, paisaia zatartzea, etab.

DSC03778

Kasurik lotsagarriena 2018ko otsailean gertatutakoa izan da, non ezezagun batzuek auto bat bertaraino igo zuten eta han bertan su eman zioten. Horren ostean, hori gutxi balitz, goiko monumenturaino igotzen ere saiatu dira.

Besaide Mendizale Elkarteak buelta bat eman nahi dio egoera honi eta hortan lagunduko diogu Naturtzaindia Elkarteak.  Euskal Herriko Mendi Federazioarenak diren inguruko lursailetan ingurumena hobetzeko eta paisaiaz  gozatzeko jarduerak planteatuko ditugu,  bide batez, ibilgailuen arazoari konponbidea emateko asmoz.