TOLOSA

Basoa berreskuratzeko lanak aurrera doaz Uzturre mendian, Udalaren jabetzakoa diren 31,16 Ha horietan. Mendi hau partzuergo bihurtu zen 1966an, estatuaren mendi-hondarera batuz eta radiata eta laritzio pinua landatu ziren garai horretan, etekin ekonomikoaren aitzakian.

Orain, Udalak aurrera pausoak ematea erabaki du Uzturreko baso naturalak berreskuratzeko, eta horretarako, Naturtzaindia Elkartearekin lur-zaintzailetza akordioa sinatu du Uzturre mendiaren kudeaketa kontserbazio ikuspegitik gauzatzeko.

Bertako basoa berreskuratzeko lanak 2014an hasi ziren, landatuta zeuden pinu exotikoak ateratzerakoan, non enborrak kable sistema bitartez atara ziren, alegia, berez jaiotako bertako zuhaixkak errespetatuz. Ondoren, hamaika zuhaitz eta zuhaixka landatu dira, hain justu, hariztia sortzeko ezinbestekoak diren haritzak eta bere landaretza osagarria: lizarrak, hurritzak, sahatsak, zuhandorrak, gorostiak, erratzak, basa-gereziondo, sagarminak, etab.

Gainera, bertako basoa berreskuratzeaz gain, ondare historikoaren parte diren sanategia izan zenaren hondarrak, antzinako ortuen terrazak eta telegrafo optikoaren torreak ere agerian geratu dira eta hori balioan jartzeko interpretazio panelak jarri dira.

Hona hemen Tolosako Udalarekin sinatutako lur zaintzailetza akordioa Uzturre Mendian.

En el emblemático monte Uzturre de Tolosa se ha firmado un acuerdo de custodia del territorio entre el Ayuntamiento y Naturtzaindia con el objetivo de realizar una gestión del mismo con criterios de conservación. Gracias a ello, se han llevado a cabo labores de restauración del bosque autóctono en las 31,16 Ha de titularidad municipal. Dichas labores comenzaron en el 2014, con la tala de los pinos laricios y la saca de la madera mediante cable para dañar lo menos posible la vegetación natural existente en el lugar. Después se han realizado plantaciones de árboles (principalmente roble, junto con fresnos, avellanos, sauces, acebos, ruscos, cornejos, manzanos y cerezos silvestre, etc.) Además de las labores de recuperación del el bosque autóctono, se han descubierto los restos del antiguo sanatorio, las terrazas hortícolas y la torre de telégrafo óptico, lo que se ha recogido en sendos paneles de interpretación.

He aquí el acuerdo de custodia del territorio firmado con el Ayuntamiento de Tolosa en el monte Uzturre.

A %d blogueros les gusta esto: