ZERAIN

Zeraingo udalak urteak daramatza bere ondare naturalaren kontserbazio egoera hobetzeko eskuhartzeak burutzen. Bere asmoa Aizpeako meategi inguruan eta baita Lasurtegiko hezegunearen eta Aizkorri-Aratzeko Kontserbazio Bereziko Eremuaren (KBE) inguruetan ere garatzen diren intereseko habitaten kalitate ekologikoa hobetzeko aurrerapausoak ematea da.

Aizkorri-Aratz KBEaren kontserbazio helburuen artean daude baso naturalen hedadura emendatzea, bai eta hauen naturalitate maila eta konplexutasun estrukturala baso adindunekoetara gerturatzea ere. Honekin batera, kontserbazio bereziko eremuan aurki daitezkeen kiroptero espezieen presentzia egonkortu eta kontserbazio egoera onean mantentzea ere bai.

Zeraingo Udalak bere lurren zati bat KBEaren baitan duela aintzat hartuta, bere egiten ditu helburu hauek, eta Naturtzaindiarekin eskutik helburu hauek lortzeko bidean hainbat ekintza burutu ditu.

Egun martxan dagoen proiektuan  aurrera eramaten ari diren ekintzen bidez, Zeraingo basoen egitura zein funtzionalitatean hobekuntzak egitea espero da, intereseko espezieentzako mesedegarri izango diren aldaketak sustatuz eta aldaketa klimatikoaren aurrean egokitzapen zein erresilientzia gaitasunak areagotuz. Horretarako, ondoko ekintza zehatzak burutzen ari gara:

  • Koniferoen zuhaizti monoespezifikoetan bakanketak eta bertako amezti autoktonoaren hedadura emendatzeko landaketak.
  • Hariziti galaikoportugaldarraren egitura zein funtzionalitatean eragiteko argiuneen irekiera, tartean zuhaitz fruitudunak landatuz intereseko faunarentzako  baliabide trofikoak emendatuz, eta hainbat zuhaitzi adineko zuhaitzen ezaugarri bereizgarriak induzituz.
  • Kiropteroen presentzia egonkortzeko babes-kutxak jartzea eta babesleku potentzialen egokitzapena.
Kiropteroen presentzia egonkortzeko babesleku potentzialen egokitzapena. Acondicionamiento de refugios potenciales para ayudar en la estabilización de la presencia de quirópteros.

El Ayuntamiento de Zerain lleva años llevando a cabo intervenciones para mejorar el estado de conservación de su patrimonio natural. Su intención es avanzar en la mejora de la calidad ecológica de los hábitats de interés que se desarrollan tanto en la zona minera de Aizpea como en las inmediaciones del humedal de Lasurtegi y de la Zona Especial de Conservación (ZEC) de Aizkorri-Aratz.

De hecho, entre los objetivos de conservación de la ZEC Aizkorri-Aratz se encuentra el de aumentar la extensión de los bosques naturales, así como acercar su grado de naturalidad y complejidad estructural a los del bosque de edad avanzada. Así como estabilizar y mantener en buen estado de conservación la presencia de especies de quirópteros en la ZEC.

Teniendo en cuenta que el Ayuntamiento de Zerain tiene parte de sus terrenos dentro de la ZEC, hace suyos estos objetivos y de la mano de Naturtzaindia está llevado a cabo diversas acciones para conseguir estos objetivos.

  • Clareos en plantaciones monoespecíficas de coníferas para aumentar la extensión del melojar autóctono.
  • Acciones para incidir tanto en la estructura como en la funcionalidad del robledal galaico-portugués: apertura de claros, plantación de árboles frutales (ampliando los recursos tróficos para la fauna) e inducción de características de árboles de edad avanzada a coníferas.
  • Instalación de cajas-refugio para quirópteros y acondicionamiento de refugios potenciales para ayudar en la estabilización de su presencia.
A %d blogueros les gusta esto: