NATURTZAINDIA

PINUDIEN KRISIA ETA ALTERNATIBAK BERBAGAI

Zer egin pinuen gaitzaren aurrean?

Gure lurraldean banda marroia gaitza zabaltzen ari dela eta kezka handia sortu da, ez bakarrik baso jabeen artean, gizarte osoan baizik.

Egoera berri honen aurrean azken hamarkadetako eredua jarraitu daiteke (landaketa/mozketa) edo beste bide berri batzuk jorra daitezke.

Datorren asteazkena, hilak 19, basogintzari buruz berba egingo dugu, 18:30tan Kultur Aten (Arrasate).

hitzaldia

El vínculo de Alkiza con su entorno natural

El pasado viernes pudimos disfrutar en el Aquarium de Donostia del coloquio, organizado por Naturtzaindia, de naturalistas como Joaquín Araújo, Jordi Sargatal o Jorge Gonzalez quienes dieron ejemplos de contribuciones locales a favor de la biodiversidad.

DPH0003

Jon Umerez, alcalde de Alkiza, explicó qué importante es impulsar iniciativas como las que se están llevando a cabo en la ZEC de Ernio-Gazume, ya que intentan aportar su granito de arena y poner freno a la pérdida de biodiversidad que ocurre a nivel global, tal y como científicos de todo el mundo han advertido ya.

El sábado se mostró al público el centro de Fagus Alkiza y las mejoras que se han ido haciendo desde que se abrió ya hace cinco años. ; la maqueta de la ZEC Ernio-Gazume, réplicas de aves y murciélagos, etc. Y qué mejor que la vuelta de Askatxo guiado por miembros de Naturtzaindia para conocer el entorno y mostrar in situ las labores de conservación.

Y si resulta que ya hace mucho tiempo que es demasiado tarde para frenar la degradación ambiental, tal y como decía nuestro amigo Araújo, habrá que revelarse ante la catástrofe y pensar que aun estamos a tiempo!

Alkizako lanak ezagutzera emateko jardunaldiak

Jardunaldiak

Bost urte igaro dira Hernio-Gazume ofizialki Kontserbazio Bereziko Gune izendatu zutenetik eta Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa martxan jarri zenetik.

Alkiza aparteko ingurune natural batean kokaturik dago. Bertan bizi direnek,  aurreko belaunaldiek ingurunearekiko harremana ulertu eta bizitzeko zuten modu bereziari esker, arbasoengantik oinordetzan jaso duten ondare natural paregabea estimatu eta zaintzeko aukeratu dute.

Udalak eta alkizarrek, herriko zein eskualdeko zenbait eragilerekin batera,  10 urte daramatzate naturaren eta gizakiaren arteko harremanaz gogoeta egiten eta urte gutxiren buruan erabateko dependentziatik ia guztizko axolagabetasunera igaro den lotura berreskuratu eta indartzeko lanean.

 Bere sorreratik, FAGUS-ALKIZA Hernio-Gazumek eskaintzen digun aberastasun naturala eta kulturala ezagutzeko eta bioaniztasunaren aldeko ekimen eta ekintza desberdinak abian jarri diren tokia izan da.

 Urte hauetan egindako lanaren emaitzak ezagutzera emateko, Alkizako Udalak herritar guztiei irekitako ekitaldien egitaraua antolatu du. Egitaraua irailaren 21 eta 22an gauzatuko da  Donostiako Aquariumean eta Alkizan.

Hona hemen egitaraua:

 Jardunaldiak 2

 

AlkizaFacebook3

Besaide duintzeko asmotan

Besaide tontorra (564 m), Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintziak elkartzen dituen puntua izateaz gain, sinbolismo handiko gunea da, mendian hildako mendizaleak oroitzeko monumentua bertan daukagulako.

Besaideko eremua oso ezaguna da eta mendizale asko gerturatzen dira inguruaz gozatzera, ibilbide erreza bezain atsegina baita. Bertatik igarotzen dira Udala-Besaide (PR-GI-96) eta Gipuzkoako Bira (GR-121). 

 

DSC03787.JPG

Besaideraino erraz igo daiteke ibilgailuz, Elorriotik ongi seinaleztutako bide bat baitago;  Arrasateko Garagartza auzotik ere igo daiteke, 4 x 4 ibilgailuz.  

Ibilgailuentzat bertaratzeko erreztasun horrek lagunduta, motordun ibilgailuen areagotzeak eta jarduera horren erregulazio faltak ekarri du azkenaldiko egoera tamalgarria izatea Besaide mendi tontorraren inguruan.

Mendiko motorrak, 4 x 4 ibilgailuak, quad-ak etab. jolas parke bat balitz bezala erabiltzen dute bi monumentuen arteko eremua, horrek dakarren inguruaren degradazioarekin: lurzoruaren erosioa, pista berrien zabaltzea, lurzoruan gurpil arrastoak uztea, zuloak, paisaia zatartzea, etab.

DSC03778

Kasurik lotsagarriena 2018ko otsailean gertatutakoa izan da, non ezezagun batzuek auto bat bertaraino igo zuten eta han bertan su eman zioten. Horren ostean, hori gutxi balitz, goiko monumenturaino igotzen ere saiatu dira.

Besaide Mendizale Elkarteak buelta bat eman nahi dio egoera honi eta hortan lagunduko diogu Naturtzaindia Elkarteak.  Euskal Herriko Mendi Federazioarenak diren inguruko lursailetan ingurumena hobetzeko eta paisaiaz  gozatzeko jarduerak planteatuko ditugu,  bide batez, ibilgailuen arazoari konponbidea emateko asmoz.

Harizti gazteari aniztasuna eman guran

Aurten Hidalgobason egin da herritarrei zabaldutako zuhaitz landaketa Arrasaten. Aurreko egun euritsuek geldialdi bat eskaini ziguten pasa den sapatuan zuhaitzak landatzera bertaratu ginenoi. Hego haize bikainaz gozatu genuen, baita eguzki izpi batzuez ere.

20180120_105638

Udaleko teknikariak eta Naturtzaindiako bolondresek azaldu genuen nolako garrantzitsua eta beharrezkoa den herrian daukagun espazio honetan basa landare eta animalientzat ondo kontserbatutako espazioa lortzea, baita herritarrek naturarekin kontakturako daukagun behar hori asetzeko basoa zaintzea ere.

Naturtzaindiak Hidalgobaso hobetzeko ekintza planaren baitan jasotako neurrietako bat martxan jarri genuen larunbatean. Zehatz esanda, harizti gazte batean bioaniztasuna handitzeko, zuhaitz ale batzuk moztu ziren eta beste bazuk lehortzeko eraztundu egin ziren, horrela, basoentzako horren beharrezkoa den egur hila sortu zen. Ondoren,  herritarren laguntzaz basoaren ohianpean landare aniztasuna handitzeko mota askotako zuhaixkak landatu genituen; esate baterako: elorri beltzak, elorri zuriak, gurbitzak, basaerramuak, gorostiak, zuhandorrak, erratzak edota hurritzak.

Familia ugari batu ginen bertan eta goiz pasa atsegina igaro genuen, Udalaren kontura egindako hamaiketako eta guzti.

20180120_105742

Ea baso gazte honetan egindako esku hartzeak fruitu politak ematen dituen eta Arrasateko Udalak proiektu honi dagokion lekua eskaintzen jarraitzen duen hurrengo urteetan ere!

 

Hidalgobaso kontserbatzeko proiektua martxan jarriko da

Zorionez Arrasaten aurrera doaz Naturtzaindia Elkarteak sustatutako egitasmoak. Pasa den urtean idatzi genuen proiektu hau, Hidalgobaso kontserbatzearen ingurukoa eta, zorionez,  Arrasateko Udalak lan hori aprobetxatu eta martxan jartzeko erabakia hartu du, oposizioak hala eskatuta. hidalgobaso2

Kontserbazio proiektuan ekintza dezente zehazten diren harren, honako hauekin hasteko erabakia hartu da 2017.urtea amaitu aurretik:

  • Lursailera ibilgailu motordunetan sartzea ekiditeko ateak jartzea, beheko eta goiko sarreretan.
  • Txilardia indartzeko desbroze zehatz batzuk egitea, otearen presentzia gutxitzeko helburuarekin.

2018ko udaberrian honako ekintza honekin hasiko dira:

  • Egur hilaren kopurua handitzea hariztiz osatutako azaleran, zuhaitz exotiko bakanak moztuz edo lehortu araziz.

Pozik gaude Udalak neurri hauek hartuko dituelako eta pausoak ematen ari delako bioaniztasunaren  kontsebazioaren bidean. Horrela jarraitzea espero dugu, asko daukagu egiteko eta!

 

Arrasateko Hidalgobasok badauka biodibertsitatea kontserbatzeko proiektua

NATURTZAINDIA

hidalgobaso1Arrasateko Udalak badauka dagoeneko bere jabetzakoa den Hidalgobaso mendiaren balio naturalak indartzen lagunduko dion proiektua, eta idatzi da Udal honek elkarteentzat zuzendutako dirulaguntzei esker.

Hidalgobason biodibertsitatea kontserbatzeko eremu publikoa sortzeko proiektua Naturtzaindia Elkarteak sustatu du eta Kiko Álvarez Dávila Biologoaren lanari esker gauzatu da.

Hidalgobaso mendiak 20 Ha ditu eta Musakola auzoan kokatzen da, San Kristobal eta Antoñaerreka artean. Egur ustiaketara bideratuta egon zen 1990.urterarte, ondoren, zuhaitz exotikoen egurra atera eta Udalak bertako basoa birsortzeko erabakia hartu zuen.

hidalgobaso2

Gaur egun, ikusi dezakeguna da baso mixtoa, harizti azidofiloa eta txilardi europearra, gehienbat. Hala ere, espezie exotikoen presentzia nabaritu da; sasiarkazia landare inbaditzailea, radiata pinuak, likidanbarrak, haritz amerikarrak, platanondoak, eta abar. Gehienak, aurretik egondako egur landaketetan dute jatorria, beste batzuk kolonizatzaileak izateagatik ezarri dira, sasiarkazia kasu.

Inguruak kokapen paregabea dauka herriaren balio naturalak berreskuratzeko eta aisialdirako espaziorako kudeatzeko, horregatik, Arrasateko Udalari eskaini nahi izan diogu gidalerro batzuk, Udal planifikazioaren baitan dagoen helburu…

Ver la entrada original 55 palabras más