Atauniker elkarteak sustaturiko LEIZETA ikus-entzunezko laburra ikusgai dago dagoeneko! On Produkzioakek ekoiztutako lan honetan parte hartu dugu Naturtzaindia eta Felix Ugarte elkarteek.
Ataungo artadiaren erdian kokatzen den Leizeta barrunbea ezagutzeko aukera izango dugu bertan. Haitzuloetako egiturak nola sortzen diren eta saguzarrak babestearen garrantziaz ere hitz egiten dugu. Zientziaren eta magiaren elkargunea ezagutzeko gonbitea egiten dugu, betiko babesteko.
Proiektuak Ataungo Udala izan du babesle eta Landarlan Ingurumen Elkartearen nahiz Orkli eta Ampo kooperatiben laguntza jaso du.