Atauniker elkarteak sustaturiko LEIZETA ikus-entzunezko laburra ikusgai dago dagoeneko! On Produkzioakek ekoiztutako lan honetan parte hartu dugu Naturtzaindia eta Felix Ugarte elkarteek. Ataungo artadiaren erdian kokatzen den Leizeta barrunbea ezagutzeko aukera izango dugu bertan. Haitzuloetako egiturak nola sortzen diren eta saguzarrak babestearen garrantziaz ere hitz egiten dugu. Zientziaren eta magiaren elkargunea ezagutzeko gonbitea egiten dugu,Sigue leyendo «LEIZETA»
Archivo del autor: NATURTZAINDIA
ARRASATEKO LANDAGUNEAN EREMU PUBLIKOA HANDITZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK
Hau izan da 2022an Arrasateko Udalak eskatu zigun azterlana eta helburua izan du Arrasateko landa eremuko lursailak ondare naturalaren kontserbazioaren eta ekosistemen zerbitzuen ikuspegitik duten interes mailaren arabera kartografiatzea eta sailkatzea. Horrela, lursailen kategorizazioa mahai gainean izanda, Udalak tresna hau baliatu dezake eremu publikoa handitzeko aukerak daudenean erabakiak hartzeko eta justifikatzeko, izan Udalak lurrak erostekoSigue leyendo «ARRASATEKO LANDAGUNEAN EREMU PUBLIKOA HANDITZEKO IRIZPIDE TEKNIKOAK»
Itzuregiko urmaela
Pasa den domekan Alkizan izan ginen, auzolanean hezegunea eraikitzen Itzuregiko gainean. Bada hamarkada bat dagoeneko Alkizako Udalarekin elkarlana hasi genuela bertako ekosistemetako bioaniztasuna kontserbatu eta handitzeko helburuarekin. Alkiza Udalerriaren azaleraren zati handi bat Natura 2000 Sarearen baitan dago, konkretuki, Hernio Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan, balio natural handiko paisaiak eta ekosistemak dituelako. Mehatxatutako hainbat animalia etaSigue leyendo «Itzuregiko urmaela»
ARRASATEKO BASO EKOSISTEMAK ETA BASOGINTZA
Industrializazio eta globalizazio prozesuek gure ohituretan eragin nabarmena izan dute eta honen islada dira inguratzen gaituzten paisaiak. Mila eta milaka urtetan garatzen joan ondoren, mende gutxi batzuetan gizakiak inguratzen gaituen baso ekosistemen kontrola hartu nahi izan du, ekosistema hauek bermatzen zituzten zerbitzuen osotasuna kolokan jarriz, zura, su egurra eta zelulosa zuntzen ekoizpena soilik bilatuz. AzkenSigue leyendo «ARRASATEKO BASO EKOSISTEMAK ETA BASOGINTZA»
Urmaela eraikitzen Bergaran
Bergaran izan ginen pasa den astean urmaela egiten Iturriberrin. Auzolanean egindako ekimen honetan lagun izan genituen Kukubasoko eta Mendia Bizirikeko kideak. Badira urte batzuk Pagola Loidiko eremu honetan bioaniztasunari laguntzeko hainbat ekintza gauzatu direla, herritarren eta Udalaren ekimenez: lursailen erosketa, zuhaitz landaketak, natur ibilbidearen seinalizazioa,… eta orain urmael honekin fauna eta flora talde ezberdinei besteSigue leyendo «Urmaela eraikitzen Bergaran»
Baliarrainen ere zuhaitz eguna
Pasa den larunbatean Naturtzaindiako kideak Baliarrainen egon ginen Astotagaineko baso zati bat bertako zuhaitzez landatzen. Hektarea bateko lursaila da, pinu landaketa izan berri duena, baina, espezie horrek jasan duen gaitzagatik moztu egin dira eta Udalak erabaki du bertako ekosistema berreskuratzeko hariztia sortzeko lanak gauzatzea. Herriko plazatik irten eta mendirantz habiatu ginen parte hartzaile guztiak etaSigue leyendo «Baliarrainen ere zuhaitz eguna»
Gure bizilagun hegodunak
SECEMUk, saguzarren kontserbazio eta ikerketarako elkarte espainiarra, ekoiztu du saguzar mediterranearraren inguruko dibulgazio lan berri hau. Eta euskarako bertsioan parte hartu dugu Naturtzaindia Elkarteko Garazi Auzmendi eta Jon Fontenlak. Lan honekin erakutsi nahi izan da nola bizi garen saguzar ugarirekin gure herri eta hirietan eta nola onura ugari eskaintzen dizkiguten. Gure esku dago elkarbizitza horiSigue leyendo «Gure bizilagun hegodunak»
Badatoz aurtengo saguzar gauak
Dagoeneko Gipuzkoako udalerri askok egin dute erreserba saguzar gauaz gozatzeko; Donostia, Bergara, Aduna, Alkiza, Ataun, Baliarrain, Oreindan eta Itsasondo dira, momentuz, saguzarrak gertutik ezagutzeko ekintza honetan izena eman dutenak. Erakusketa txiki baten bitartez, Naturtzaindia Elkarteko kideek azalduko dituzte animali talde hauen nondik norakoak, beraien ezaugarriak eta ohiturak, baita ere, nola aztertzen diren eta ze treseriaSigue leyendo «Badatoz aurtengo saguzar gauak»
Saguzarrak, gure bizilagunik onenak
Saguzarrek, inguratzen gaituzten ekosistemetan funtsezko papera betetzen dute, intsektuen populazioak kontrolatzearekin ikaragarrizko zerbitzu ordezka ezin bat eskainiz. Tamalez, Europa mailan saguzar espezie ezberdinen populazioak gainberan daude eta, hau batez ere, hau giza jarduerei egotzi diezaiekegu. Naturtzaindia Elkarteak fauna talde hau hobeto ezagutzeko eta bere kontserbazioan laguntzeko lanean ari da eta horren zabalkundean laguntzeko ikusentzunezkoa sortuSigue leyendo «Saguzarrak, gure bizilagunik onenak»
Etxezarretako basoa berreskuratzeko lehen pausoa
Pasa den sapatuan, urtarrilak 16an, Arrasateko Udalak lehen pausoa eman zuen Etxezarretako lursailean basoa berreskuratzeko lanak habiatzen eta Naturtzaindia Elkartea bidelagun izan da horretan. 2019Ko urrian lursaila bera eta egitasmoa ezagutzera emateko egindako jaialdi jendetsuan batu ziren ehundaka haritz-ezkurretik atera dira landaketan erabili diren zuhaitz gazteak. (Argazkiak: Mondraberri eta Besaide M.E.) Izan ere, bertako haziaSigue leyendo «Etxezarretako basoa berreskuratzeko lehen pausoa»