Pasa den domekan Alkizan izan ginen, auzolanean hezegunea eraikitzen Itzuregiko gainean. Bada hamarkada bat dagoeneko Alkizako Udalarekin elkarlana hasi genuela bertako ekosistemetako bioaniztasuna kontserbatu eta handitzeko helburuarekin.
Alkiza Udalerriaren azaleraren zati handi bat Natura 2000 Sarearen baitan dago, konkretuki, Hernio Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan, balio natural handiko paisaiak eta ekosistemak dituelako. Mehatxatutako hainbat animalia eta landare espezie bizi dira bertan, hala nola, sai arrea eta sai zuria bezalako hegazti sarraskijaleak, saguzar espezie anitz, anfibioak edota intsektu saproxilikoak.

En los últimos diez años, Naturtzaindia junto con el ayuntamiento de Alkiza ha construido tres puntos de agua para favorecer a la fauna que habita en la ZEC Hernio-Gazume.
Los ecosistemas de la ZEC son deficitarios en este tipo de ambientes, ya sea por la transformación y uso a los que han sido sometidos o por la naturaleza del sustrato que no favorece la permanencia de agua sobre el terreno en los meses de verano. De hecho las cabeceras de la mayor parte de los arroyos permanecen sin agua gran parte del año. Este déficit se ve acentuado por la baja complejidad del bosque, que no cuenta con árboles muertos en cantidad y tamaño suficiente para retener el agua que muchos organismos necesitan.
Larre, baso eta landare heskai artean faunari babesleku eta bazkalekuak eskaintzeko lan egiten dugu ekosistema hauek bere baitan izan dezaketen aberastasuna handituz. Hildo horretatik gauzatu ditugu urtez urte landarez osatutako itxitura biziak, egur hilez osatutako egitura anitzak, zuhaitz landaketak eta urmaelak, besteak beste.
Itxuraingo urmaela izan da, hain justu, sortu dugun azkena. Itxuraingo gainean kokatzen da, Tumuloaren ondoan. Euri urarekin beteko da, eta behar izatekotan, bertan dagoen iturriko urarekin betetzeko aukera ematen du. Urmael honek anfibioei ugaltzeko aukera emango die, hegazti eta saguzarrei bertatik edateko aukera, eta baso eta zelaietako beste basa animaliek ere erabili ahal izango dute baliabide berri hau.

El pasado fin de semana se impermeabilizó el vaso de la charca de Itzuregi. Esta, además de cumplir los objetivos mencionados, servirá como espacio de divulgación y sensibilización, ya que se encuentra en una zona muy frecuentada de fácil acceso.
Bertaratutako hainbat lagun aritu ginen lanean aurrez makinaz hondeatutako lekuan. Euri urari bertan eusteko mintz iragazkaitza ezarri zen, mintz hori babesteko beste geruza bat ezarri zen goitik eta behetik, eta buelta osoan materialari eusteko harri eta lurrarekin eutsi zitzaion. Azkenik, ingurua naturalizatzeko lurrarekin estali zen urmaelaren azalera guztia, denboraz, natura bera izango den arren lan hori hoberen egingo duena.
Laster itxitura perimetrala ezarriko zaio inguruko larreetan dabilen ganadua bertara ez urbiltzeko, izan ere, beraien apatxek erraz zulatu dezakete urmaela egiteko jarritako mintz iragazkaitza eta egindako lana hondatu. Ganaduak bertan dagoen askatik edaten jarraitu beharko du orain arte bezala.
Dagoeneko Alkizan hiru dira gisa horretara eraiki diren urmaelak, lehena, Irumugarrietako parajean sortutakoa izan zen, gaur egun ederki funtzionatzen duena, eta, bigarrena, Azpiko zabala ingurukoa, pulpito bezala ezagutzen den harkaitzetik gertu.

Las actuaciones se han desarrollado en tres lugares: collado de Irumugarrieta, Azpiko zabala y collado de Itzuregi.
Estas charcas proporcionan espacio de reproducción a varias especies de anfibios y sirven como fuente de agua a distintas especies de murciélagos amenazados que se reproducen en el bosque y las cavidades de la zona.