ARRASATEKO BASO EKOSISTEMAK ETA BASOGINTZA

Industrializazio eta globalizazio prozesuek gure ohituretan eragin nabarmena izan dute eta honen islada dira inguratzen gaituzten paisaiak. Mila eta milaka urtetan garatzen joan ondoren, mende gutxi batzuetan gizakiak inguratzen gaituen baso ekosistemen kontrola hartu nahi izan du, ekosistema hauek bermatzen zituzten zerbitzuen osotasuna kolokan jarriz, zura, su egurra eta zelulosa zuntzen ekoizpena soilik bilatuz. Azken urteetan eman diren gertaerek oso agerian utzi dute prozesu honek sortutako ziurgabetasuna. Aniztasun gutxiko beste ekosistema batzuren antzera, konifero exotikoen landaketek klima, gaitz, izurrite eta merkatuen enbatak jipoitu ditu. Ondorioak begi bistan ditugu: arraseko mozketak nun nahi, pinudi gaixoak, eta inongo bermerik gabe landatutako eukaliptu eta konifero exotikoen landaketa gazteak. Arrasaten ere bai.


Baso ekologian, kontserbazioan eta basogintzan lanean diharduten hainbat eta hainbat ikerlari eta eragilek zalantzan jarri izan dute Euskal Herri Atlantikoan nagusitzen den basogintza industriala. Hala, azken urteetako intentsifikazioak erantzun zabala izan du, eta hein handi baten horren adibide dira azken urteetan eman diren baso erosketa publikoak, sailak erosi eta bertako landarez basotzeko asmoz dabiltzan elkarte, eta beste basogintza eredu batzuk lantzen ari diren eragileen lana.


Apirilaren 26an Arrasateko Kulturateko Areto nagusian izango den hitzaldian prozesu hauen berri emango dugu. Arrasateko azaleraren %64a dago zuhaiztua, horietatik bi herenak basogintza industrialera bideratutako landaketak direlarik. Moztu ez diren intsinis pinuz landatutako 1000 hektareatik gora geratzen dira, gehien gehienak azken mozketatik hurbil. Gainera, eremu zuhaiztuaren %61a pribatua da eta kasu askotan aukera desberdinik ez ezagutzeak eredu berdinarekin jarraitzera bideratzen ditu jabeak.


Eremu hauen erronka eta etorkizunari erantzun desberdinak emango dira hitzaldian. Iñaki Aizpuruk, Naturtzaindiako kide eta Itsasondoko alkate, erakunde publikoetatik landu daitezkeen bide desberdinak aurkeztuko ditu. Bergaran zabaltzen dabilen Kukubaso Elkarteak, urte betez lan egin ondoren, bidean izandako zailtasun eta lorpenei berri emango dute. Elkarte honek baso sailak eskuratu eta hauetako baso ekosistemak hobetzeko lanak burutzen ditu Bergaran, Baso Biziak plataformako kide ere badira. Azkenik, Errez Kooperatiba Elkarte Txikiko kideek azken urteetan lantzen ari diren Tantai Baso Jabe Kooperatiba aurkeztuko dute. Kooperatiba honek, ekosistema zerbitzuen paradigma oinarritzat hartuta, baso ekosistemak egokitzen diren sistema konplexu bezala kudeatzea du helburu, modu bateratuan eta zura eta zuntza bezalako lehengaiak bestelako basogintza baten bitartez ekoiztuz.

Hitzaldiaren ondoren, mahaingurua izango da hizlarien eta gerturatukoen artean solasaldia sustatuz. Animatu eta parte hartu!

Publicado por NATURTZAINDIA

Irabazi Asmorik gabeko Elkartea gara, Kontserbazio biologia lan ildo daukana. Somos una entidad sin ánimo de lucro que trabajamos la biología de la conservación.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: