Tokiko administrazioa izan ohi da ingurune hurbilaren erabilera eta kontserbazioarekin lotura handiena daukan administrazioa. Horregatik, Naturtzaindiak beharrezkoa ikusten du udal gobernuekin elkarlana egitea, biodibertsitatearen ezagutza eta balio-handitzea sustatzeko.
Lan hau errazteko, dokumentu bat prestatu genuen udaletan aurkezteko. Dokumentu horrek Udal guztientzat baliogarria den sarrera bat dauka eta, ondoren, udalek hartu ditzaketen neurri zehatzak aipatzen ditugu ditugu. Behin konpromisoa onartutakoan, jarduera horiek aurrera eramatea sustatzen dugu.
Dagoneko Gipuzkoako udalherri hauek batu dira Biodibertsitatearen Udal konpromisora: Arrasate, Bergara, Oñati, Ordizia, Tolosa, Alkiza, …
Hona hemen Arrasateko Udaleko Biodibertsitatearen aldeko Udal Konpromisoa
La administración local suele ser la entidad más cercana al territorio y por ello el que dispone de mayor vínculo y conocimiento sobre el mismo. Por eso, desde Naturtzaindia hemos buscado alianzas con ayuntamientos para promover el conocimiento sobre biodiversidad y su puesta en valor.
Para ayudar en dicha labor, elaboramos un documento para presentar en los ayuntamientos, el cual a través de una introducción válida para distintos municipios, se concretan las medidas exactas que podría ejecutar el gobierno municipal en materia de conservación de la biodiversidad en su propio municipio. Una vez aceptado el compromiso, promovemos la puesta en marcha dichas acciones.
Éstos son los municipios Guipuzcoanos adheridos hasta la fecha al compromiso municipal a favor de la biodiversidad:Arrasate, Bergara, Oñati, Ordizia, Tolosa, Alkiza…
He aquí el compromiso a favor de la biodiversidad de Arrasate
Konpromiso hori praktikan jarri nahian, Naturtzaindia Elkarteak Udalarekin batera lan egin du Arrasateko natur ondarea sustatzen, adibidez:
- Kurtzetxiki mendiko artadi kantauriarra babestuz.
- Udalatxen eremu publikoa handitzeko lursailak eskuratzeko proposamena eginez.
- Hirigintza Antolamenduko Plan Orokorrari (HAPO) ekarpenak eginez, lur hiritarrezinean bertako landaretzaren aldeko aldaketak proposatuz.
- Meatzerreka auzoan, San Balerioko lursaileko ingurumena berreskuratzeko eta balioan jartzeko proiektua koordinatuz, Udala, Sustraibarri eta Besaide Elkarteekin batera.
- San Balerioko lursaila berreskuratzeko 2 herrilan antolatuz, Sustraibarri eta Besaide Elkarteekin batera.
- Hidalgobasoko hariztia berreskuratzeko proiektua idatziz.
- Ingurumen Mahaian parte hartuz.
- Etxezarretako lursailaren erosketa babestuz, Besaide Mendizale Elkartearekin batera.
Con el objetivo de poner en práctica el compromiso adoptado en el Ayuntamiento, Naturtzaindia ha promovido la mejora del patrimonio natural del municipio, por ejemplo:
- Protegiendo el encinar cantábrico del monte Kurtzetxiki.
- Proponiendo la adquisición de parcelas en Udalatx para el aumento su área pública.
- Aportando cambios en el Plan General de Ordenación Urbana (PGOU), sobre protección de la vegetación autóctona en el suelo no urbanizable.
- Coordinando el proyecto de mejora medioambiental y puesta en valor del entorno de San Balerio (Meatzerreka), junto con el Ayuntamiento y las asociaciones Sustraibarri y Besaide.
- Organizando dos jornadas de trabajos comunales para la restauración del área de San Balerio, de la mano de las asociaciones Sustraibarri y Besaide.
- Redactando el proyecto de restauración del robledal de Hidalgobaso.
- Tomando parte en la Mesa de Medio Ambiente del Ayuntamiento.
- Apoyando la compra de la finca de Etxezarreta, junto con el club de Montaña Besaide.

Herriko eragile batzuk erortzear dagoen Etxezarretako eraikinean
ETXEZARRETA EROSI ETA INGURUMEN HOBEKUNTZARA BIDERATZEKO PROPOSAMENA
BENEFICIOS DE LA COMPRA DE ETXEZARRETA
Lan handiaren ostean, lortu dugu, zorionez, Etxezarretako lursaila publikoa bihurtzea. Hori ospatzeko, jende andana erakarri zuen ekitaldi bat antolatu genuen 2019ko urrian herriko hainbat pertsona eta entitateren parte hartzearekin, gainera, udazkeneko eguraldi ederraren babesean. Hona hemen egun hori eta etorkizuneko erronkak laburbiltzen dituen bideoa:
Después de un duro trabajo, afortunadamente, ya podemos decir que la finca de Etxezarreta es de tituralidad pública. Para celebrar el hecho organizamos un evento en octubre del 2019 con la participación particulares y organizaciones de diversa índole de Arrasate, que gozó de un agradable tiempo de otoño y una una gran afluencia de gente interesada en dicho proyecto. He aquí el vídeo que resume dicho evento y los retos de futuro:
ARRASATEKO LANDAGUNEAN EREMU PUBLIKOA HANDITZEKO IRIZPIDE TEKNIKOEN PROPOSAMENA
Hau izan da 2022an Arrasateko Udalak eskatu zigun azterlana eta helburua izan du Arrasateko landa eremuko lursailak ondare naturalaren kontserbazioaren eta ekosistemen zerbitzuen ikuspegitik duten interes mailaren arabera kartografiatzea eta sailkatzea. Horrela, lursailen kategorizazioa mahai gainean izanda, Udalak tresna hau baliatu dezake eremu publikoa handitzeko aukerak daudenean erabakiak hartzeko eta justifikatzeko, izan Udalak lurrak erosteko lehiaketa publikoa ateratzen duelako, edo izan egitasmo konkretu bat bultzatu nahi duelako.



Este estudio encargado en el 2022 por el Ayuntamiento de Arrasate y concluido ya, ha tenido como objetivo cartografiar y clasificar los terrenos rurales de Arrasate en función de su grado de interés desde el punto de vista de la conservación del patrimonio natural y de los servicios de los ecosistemas. Así, con la categorización de los terrenos sobre la mesa, el Ayuntamiento puede utilizar este instrumento para tomar decisiones y justificarlas ante posibles ampliaciones de espacio público, ya sea a través de concursos públicos para la compra de los terrenos o a través del impulso de proyectos en concretos.
Lan honen bitartez, bi lan ildo uztartu nahi izan ditugu: alde batetik, lur-partzelak publiko bihurtzeko lehentasunak proposatzea Udalari, horretara bideraturiko baliabide ekonomikoak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko; eta bestetik, lehentasunezko partzela horiek identifikatzeko garaian, hainbat aldagai (multifuntzionalitatea) kontuan izango dituen metodologia bat finkatzea. Horretarako 19 aldagai ezberdin identifikatu, aztertu, (kasu batzuetan) egokitu, ponderatu eta konbinatu ditugu; eta Arrasaten hainbat zerbitzu ekosistemiko edota hainbat balio natural eta kultural uztartzen dituzten eremuak identifikatu ahal izan ditugu. Informazio hori izan da, finean, publiko bihurtzeko interesa neurtzeko bidea.
Hainbat dira, Arrasateko Udalak dituen erronkak ingurumen gaiei dagokienez, baina, lorturiko emaitzak erronka horiei erantzuteko lanabesa izateko bokazioa du; Udalari, aurrerantzean hartu beharreko erabakietan lagunduz eta erosketa eta kudeaketa irizpideak ezartzen lagunduz.