NATURTZAINDIA

Naturan jolastuz, inguruko bioaniztasuna ezagutu

Pasa den sapatuan gustora ibili ginen Arrasateko Monterron berdegunean naturan jolasean. Jolastu, etzanda egon, irakurri, lagunekin egon, ohial akrobaziak egin eta bertako landareen bilduma osatu, ere bai!

Arrasateko gazteak uste baino hobeto moldatzen dira zuhaitzak identifikatzen hostoen formari erreparatuta besterik ez! Gainera, bertako animalien irudiak margotu genituen elementu naturalen koloreez baliatuta.

Ondo dago ikustea, lana gidatu beharrik gabe eta denbora lasai emanda, lan aberatsak egin dezaketela haurrek.

naturan jolasean

Monterron parkeko animali eta landareak ezagutzera emango ditugu

Monterron berdean hezten

Naturtzaindiak parte hartuko du maiatzaren 2Oan Monterronen egingo den “Naturan jolasean” topaketan. Herritarrak naturara hurbiltzeko helbururarekin  antolatu du egun osoko egitaraua Txatxilipurdi Elkarteak herriko beste eragile batzuekin batera (Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendizale Elkartea, Olgeta jolaserako zentroa, Arrasateko Gaztetxea eta Naturtzaindia Elkartea

Monterronek eskaintzen duen espazio naturala aprobetxatuta jolas libre eta espontaneoaz gozatzeko aukera izango da. Jolas gune honetan material desberdina egongo da parkean zehar eta helburua haurrek modu librean hauek erabili eta jolastea izango da. 

Naturtzaindia elkartearen aldetik, parkeko ekosistema ezagutzeko dinamika bat burutuko dugu, bertako animali eta landareak ezagutzeko eskulan batzuk proposatuz, horrela, parkeak duen aberastasun naturalaz jabetuko gara. 

Han ikusiko garelakoan, animatu berdean heztera!

Martxoak 21, basoen nazioarteko eguna

Gaur, martxoak 21, basoen nazioarteko eguna dela eta, ekosistema hauen garrantziaz pentsarazten jarri gaitu berriz ere.

Izan ere, ezin dugu ahaztu Debagoieneko basoen egoera zein den: azaleraren % 2o,7 besterik ez dute hartzen, eta baso txikiak dira, oso zatikatuak daudenak, gainera.

Lurzoruaren erabileraren mapa honetan ageri dira debagoieneko basoak berde kolorez margotuak, zati handienak, Aizkorri Aratz naturgunean eta Udalatxen, hain zuzen ere.

bosques de alto deba

Bestalde, kolore horiz habitat natural eta erdinaturalak daude (zelaiak, sastrakadiak, harkaiztiak), gorriz, egur landaketak %52,06, eta beltzez, artifizial bihurtutako lurra (herriak, errepideak, hondakindegiak, etab.)

Ikusten denez, ezin gara pozez saltoka jarri egun honetan, gure inguruko basoen egoera ikusita. Hala ere, arrazoiak badaude, lanean jarraitzeko bertako basoen azalera berreskuratzeko eta iadanik dauzkagun basoak altxorra balira bezala zaintzeko!

Arrasateko Hidalgobasok badauka biodibertsitatea kontserbatzeko proiektua

hidalgobaso1Arrasateko Udalak badauka dagoeneko bere jabetzakoa den Hidalgobaso mendiaren balio naturalak indartzen lagunduko dion proiektua, eta idatzi da Udal honek elkarteentzat zuzendutako dirulaguntzei esker.

Hidalgobason biodibertsitatea kontserbatzeko eremu publikoa sortzeko proiektua Naturtzaindia Elkarteak sustatu du eta Kiko Álvarez Dávila Biologoaren lanari esker gauzatu da.

Hidalgobaso mendiak 20 Ha ditu eta Musakola auzoan kokatzen da, San Kristobal eta Antoñaerreka artean. Egur ustiaketara bideratuta egon zen 1990.urterarte, ondoren, zuhaitz exotikoen egurra atera eta Udalak bertako basoa birsortzeko erabakia hartu zuen.

hidalgobaso2

Gaur egun, ikusi dezakeguna da baso mixtoa, harizti azidofiloa eta txilardi europearra, gehienbat. Hala ere, espezie exotikoen presentzia nabaritu da; sasiarkazia landare inbaditzailea, radiata pinuak, likidanbarrak, haritz amerikarrak, platanondoak, eta abar. Gehienak, aurretik egondako egur landaketetan dute jatorria, beste batzuk kolonizatzaileak izateagatik ezarri dira, sasiarkazia kasu.

Inguruak kokapen paregabea dauka herriaren balio naturalak berreskuratzeko eta aisialdirako espaziorako kudeatzeko, horregatik, Arrasateko Udalari eskaini nahi izan diogu gidalerro batzuk, Udal planifikazioaren baitan dagoen helburu hau -interes naturalisitikoa duten espazioak babestu eta berreskuratu- aurrera eraman ahal izateko.

Proiektu honen helburua honako hau da: Hidalgobasoko kontserbaziorako interesa duten habitatak berreskuratu, bere kontserbazio egoera hobetu eta bertan bizi diren espezieena ere bai, eta gainera, toki honek karbonoa baitzeko duen ahalmena handitzen laguntzea.

Espero dugu helburu hori lortzeko laguntza baliogarria izatea Arrasateko herriari.