Gipuzkoako kiropteroen atlasa elikatzen

Kiroptero edo saguzarren taldeak garrantzia berezia du kontzerbazio biologiaren eta zoologiaren ikuspegitik, izan ere, aniztasun handiko fauna taldea izanik, espezializazio berezia erakusten dute.

Euskal Autonomia Erkidegoan ezagutzen diren 25 kiroptero espezieak Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartuta daude, horietako 6 galtzeko arriskuan kategorian, 6 kaltebera kategorian eta beste 13 interes bereziko kategorian.

IMG_6316
Ferra-saguzar handia, Arrasateko koba batean (Gipuzkoa)

Hala ere, EAEn eta Gipuzkoan ez dugu zehatz-mehatz ezagutzen espezie ezberdinen egungo banaketa eta ugaritasuna. Hori ikusirik, Naturtzaindia  Elkarteak kiropteroen inguruko jakintza aberastu nahi du eta horretarako kaleratu ditu iazko kanpainako emaitzak, helburu dituena espezie hauek kontserbatzeko oinarrizko informazioa ematea.

Lan horren baitan Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurki ditzakegun kiropteroen inbentarioa egin da eta hauen banaketa berriskusteko informazioa bildu da. 

Hurrengo dokumentu honetan Naturtzaindia Elkarteak 2019an egindako lehen laginketa-kanpainaren emaitzak eskaintzen dira:

GIPUZKOAKO KIROPTEROEN ATLASA 2019ko kanpaina_Naturtzaindia

Publicado por NATURTZAINDIA

Irabazi Asmorik gabeko Elkartea gara, Kontserbazio biologia lan ildo daukana. Somos una entidad sin ánimo de lucro que trabajamos la biología de la conservación.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: