Pasa den larunbatean Naturtzaindiako kideak Baliarrainen egon ginen Astotagaineko baso zati bat bertako zuhaitzez landatzen. Hektarea bateko lursaila da, pinu landaketa izan berri duena, baina, espezie horrek jasan duen gaitzagatik moztu egin dira eta Udalak erabaki du bertako ekosistema berreskuratzeko hariztia sortzeko lanak gauzatzea.


Herriko plazatik irten eta mendirantz habiatu ginen parte hartzaile guztiak eta 225 haritz landatu genituen denon artean. Zuhaitzak landatuz, basoa berreskuratzeko lanak aurreratzen ditugu eta baso naturalak dituen funtzio eta zerbitzuez gozatzeko atea zabaltzen dugu.
Egitasmo honetan Oreindango Udalak Naturtzaindia Elkartea izan du bidelagun eta Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako dirulaguntza baten bitartez gauzatu da.
Hurrengo asteburuan, Oreindanen txanda izango da, bertan antolatu baitugu zuhaitz landaketa larunbatean. Animatu parte hartzera!