SECEMUk, saguzarren kontserbazio eta ikerketarako elkarte espainiarra, ekoiztu du saguzar mediterranearraren inguruko dibulgazio lan berri hau. Eta euskarako bertsioan parte hartu dugu Naturtzaindia Elkarteko Garazi Auzmendi eta Jon Fontenlak.
Lan honekin erakutsi nahi izan da nola bizi garen saguzar ugarirekin gure herri eta hirietan eta nola onura ugari eskaintzen dizkiguten. Gure esku dago elkarbizitza hori posible izatea eta denok irabazten ateratzea.