Etxezarretako basoa berreskuratzeko lehen pausoa

Pasa den sapatuan, urtarrilak 16an, Arrasateko Udalak lehen pausoa eman zuen Etxezarretako lursailean basoa berreskuratzeko lanak habiatzen eta Naturtzaindia Elkartea bidelagun izan da horretan. 2019Ko urrian lursaila bera eta egitasmoa ezagutzera emateko egindako jaialdi jendetsuan batu ziren ehundaka haritz-ezkurretik atera dira landaketan erabili diren zuhaitz gazteak.

(Argazkiak: Mondraberri eta Besaide M.E.)

Izan ere, bertako hazia da tokiko ingurumen baldintza berezietara egokien moldatuta dagoen landarea emango duena. Kasu honetan, Etxezarretako basoan hazten den hairitzak hibridazio zantzuak erakusten ditu Quercus robur eta Quercus petrearen artean. Hortaz, ezkur haietatik jaiotako landareak erabili ditugu birlandaketa egiteko. Horretaz gain, lizarrak, otsalizarrak, gorostiak, hurritzak landatu ditugu, besteak beste. Guztira 400 bat landare bertaratutako 100 pertsonen artean.

Berez, basoak berak ez du gizakiaren beharrik. Horretarako diseinatuak baititu aspalditik bere hazien dispertsioan eta erregenerazio naturalean lagunduko dioten aliatuak. Ikusi beharrik ez dago, utziz gero, nola datorren bera bakarrik basoaren birsortze naturala, Etxezarretan ere bai.

Gizakia landatzen ibili ez den eremuetan ere, naturak berak egin ditu landaketak, han eta hemen antzeman daitezke bertako landare gazteak, distantziaz neurtua bezala bakoitza bere tokian hazten. Hala ere, Etxezarretan pinudia bota zenetik zenbait puntutan sasiarkazia landare inbaditzaileak hazi du bere hedapena, horregatik planteatu ditugu landaketok toki hauetan, bertako landaretzak indarra hartu dezan inbaditzaileei tokia okupatuz lehen bait lehen.

Pozik gaude, urte honetan ere, aurrekoetan bezala, herritarrek gogoa eta interesa erakutsi dutelako ingurumen kontserbazioaren alde Arrasaten egiten diren proiektuengatik. Izan ere, Udalak landaketa eta ibilaldi gidatuan parte hartzeko izen ematea zabaldu zuen momentutik jendea deika hasi zen, egun gutxitan prestatua zegoen jende kopurua betez, eta jende askori leku gehiago ez zegoela esan beharra izan zuten. Hortaz, pentsa dezakegu herritarrek ingurumena gehiago ezagutu eta zaintzeko interesa hor dagoela eta, beharbada, gorantz doala.

Garrantzitsua da lurren publikotasuna berreskuratzea, erabilera berriak ematea, egurra ekoizteaz haratago eta etekin ekonomikoaz gainetik, arrazoi asko daudelako herritar guztiek erabiliko eta gozatuko dugun basoak sortzeko. Naturtzaindiak, horretan lan egiten jarraituko du, gogotsu.

Eskerrik asko Arrasteko Udalari, herritarrei eta Besaide M.E.ari honen parte izateagatik!

Publicado por NATURTZAINDIA

Irabazi Asmorik gabeko Elkartea gara, Kontserbazio biologia lan ildo daukana. Somos una entidad sin ánimo de lucro que trabajamos la biología de la conservación.

Deja una respuesta

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Salir /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Salir /  Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: