ALTZO

Azken urteetan Altzoko udala bere ondare naturala kontserbatu eta modu jasangarrian kudeatzeko lanak gauzatzen ari da. Ekimenen artean, aipatzekoak dira, lurren erosketa eta bertako baso naturalen lehengoratzea.Ekintza horietako gehienak Araxes ibaiaren harana-Jazkugañe eta Basabe Interes Naturalistikoa duen Eremuan gauzatzen ari da udala. Eremu horrek balio naturalistiko handia badu ere, beharrezkoa da bertako habitaten funtzionalitate ekologikoa bermatzea, modu horretara bertako biodibertsitatearen kontserbazio bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak kofinantzatzen duen proiektu honetan, aipatzekoak dira, bertako harizti eta gaztainadiak berreskuratzeko landaketak; konifero landaketen birnaturalizazioa, bertako zuhaitz espezieei lekua emanez; edo saguzarren populazioen konektibitatea hobetze aldera, babes-kutxen instalazioa. Naturtzaindia Elkartetik azken atal honen ardura hartu dugu, eta aurreko fase batean Laparmendi-Otsabio inguruan 30 babes-kutxa jarri bagenituen, 2024 urtean beste 20 kutxa jarri ditugu.

2023an eginiko kutxen jarraipenean ikusi ahal izan genuen 30 kutxetatik 10 gau saguzar txikiak (Nyctalus leisleri) eta saguzar arruntak (Pipistrellus pipistrellus) erabili zituztela. 2024an 30 kutxa horien jarraipen berri bat egin dugu (3 kutxatan aurkitu dugu gau saguzar txikia), eta beste 20 jarriko ditugu, ugaztun txiki hauen egoera hobetzen saiatzeko.

En los últimos años el Ayuntamiento de Altzo viene realizando labores de conservación y gestión sostenible de su patrimonio natural. Entre las iniciativas destacan la compra de tierras y la restauración de sus bosques naturales. La mayor parte de estas acciones se están llevando a cabo en el Valle del Araxes – Jazkugañe y en el Área de Interés Naturalístico de Basabe. A pesar de su alto valor naturalístico, es necesario garantizar la funcionalidad ecológica de sus hábitats para garantizar la conservación de su biodiversidad.

En este proyecto, cofinanciado por el Gobierno Vasco, destacan las plantaciones de recuperación de robledales y castaños autóctonos; la renaturalización de las plantaciones de coníferas dando cabida a especies arbóreas autóctonas; o la instalación de cajas protectoras para mejorar la conectividad de las poblaciones de murciélagos. Desde Naturtzaindia Elkartea nos hemos hecho cargo de este último apartado, y si en una fase anterior colocamos 30 cajas de protección en la zona de Laparmendi-Otsabio, en el año 2024 colocaremos otras 20 cajas.

En el seguimiento de las 30 primeras cajas realizado en 2023, pudimos observar que 10 de las 30 cajas observamos al nóctulo pequeño (Nyctalus leisleri) y el pipistrelo común (Pipistrellus pipistrellus). En 2024 hemos realizado un nuevo seguimiento de estas 30 cajas (en las cuales el nóctulo pequeño a vuelto a observarse en 3 ocasiones) y pondremos otras 20 para intentar mejorar la situación de estos pequeños mamíferos.