
Badira 3 urte Iturriberriko instinga eraiki genuela auzolanean, Bergarako naturzale eta lagunekin batera, habiapuntu ederra sortuz Pagola-Loidi ibilbideari, zeinak eramango gaituen aspaldiko ur kanaletik zehar Bergarako baso, txilardi eta albiztietan barrena.
Denbora honetan instingan bioaniztasunak eztanda egin du eta bere egiten jakin du guk eskainitako ur baliabide hori, horren erakusle dira bertan ikus daitezkeen uhandre, burruntzi, sorginorratz, ihi edo lezka ugariak.



Ezin aipatu gabe utzi proiektu honen arima, Iñaki Irizar Untzilla, Naturtzaindia elkarteko kidea, naturaren ezagutzan, ikerketan eta kontserbazioaren aldeko langile nekaezina.
Zoritxarrez, 2020.urtean utzi zigun eta bere azken proiektuetako bat izan zenez Pagola-Loidi eremua berreskuratzea eta babestea, Iturriberriko instinga barne, omenalditxo hau zure lagunon eta herrikideon partez: han izan ginenon berotasuna, Ana Madinabeitiak marraztutako irudi zoragarriz eginiko informazio panela eta Jon Patxiren bertsoa.
Doinua: Itsasoari begira.
Eragile ta talde askoren Partaide eta lotura Iñaki beti izan zinen zu
Pertsona askoren batura
Pagola-Loidi eta istinga hau
Begiratu ingurura
Bioaniztasun ta herri lurrak
Barnean zendun ardura Herritik eta herriarentzat Zure jarduteko ohitura.
Oroitzen zaitut seminarioko
Gela ilun heze hortan
Umeak ginen ta aritzen ginen
Antxintxika ate jokan
Mila istorio eta hainbat mito
Genbilzkigun gure ahotan
Piztiaz beteta zegon gela bat
Imajinazioaren sokan
Haren zaindari beti izango za
Gure haurtzaroko gogotan
Herri honentzat eindako lana
Hitz bakarrean itzela
Erein zenitun haziak ere
Jakin ernetu direla
Landaketa bat edo istinga hau
Edozein ekintza dela
Zenbat aipamen ta zenbat kontu
Bertan bazeunden bezela
Joan zinen baina ematen du bai
Sekula joan ez zarela
