Gaur, martxoak 21, basoen nazioarteko eguna dela eta, ekosistema hauen garrantziaz pentsarazten jarri gaitu berriz ere.
Izan ere, ezin dugu ahaztu Debagoieneko basoen egoera zein den: azaleraren % 2o,7 besterik ez dute hartzen, eta baso txikiak dira, oso zatikatuak daudenak, gainera.
Lurzoruaren erabileraren mapa honetan ageri dira debagoieneko basoak berde kolorez margotuak, zati handienak, Aizkorri Aratz naturgunean eta Udalatxen, hain zuzen ere.
Bestalde, kolore horiz habitat natural eta erdinaturalak daude (zelaiak, sastrakadiak, harkaiztiak), gorriz, egur landaketak %52,06, eta beltzez, artifizial bihurtutako lurra (herriak, errepideak, hondakindegiak, etab.)
Ikusten denez, ezin gara pozez saltoka jarri egun honetan, gure inguruko basoen egoera ikusita. Hala ere, arrazoiak badaude, lanean jarraitzeko bertako basoen azalera berreskuratzeko eta iadanik dauzkagun basoak altxorra balira bezala zaintzeko!