Naturtzaindiak parte hartuko du maiatzaren 2Oan Monterronen egingo den «Naturan jolasean» topaketan. Herritarrak naturara hurbiltzeko helbururarekin antolatu du egun osoko egitaraua Txatxilipurdi Elkarteak herriko beste eragile batzuekin batera (Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendizale Elkartea, Olgeta jolaserako zentroa, Arrasateko Gaztetxea eta Naturtzaindia Elkartea)
Monterronek eskaintzen duen espazio naturala aprobetxatuta jolas libre eta espontaneoaz gozatzeko aukera izango da. Jolas gune honetan material desberdina egongo da parkean zehar eta helburua haurrek modu librean hauek erabili eta jolastea izango da.
Naturtzaindia elkartearen aldetik, parkeko ekosistema ezagutzeko dinamika bat burutuko dugu, bertako animali eta landareak ezagutzeko eskulan batzuk proposatuz, horrela, parkeak duen aberastasun naturalaz jabetuko gara.
Han ikusiko garelakoan, animatu berdean heztera!