Pasa den sapatuan gustora ibili ginen Arrasateko Monterron berdegunean naturan jolasean. Jolastu, etzanda egon, irakurri, lagunekin egon, ohial akrobaziak egin eta bertako landareen bilduma osatu, ere bai!
Arrasateko gazteak uste baino hobeto moldatzen dira zuhaitzak identifikatzen hostoen formari erreparatuta besterik ez! Gainera, bertako animalien irudiak margotu genituen elementu naturalen koloreez baliatuta.
Ondo dago ikustea, lana gidatu beharrik gabe eta denbora lasai emanda, lan aberatsak egin dezaketela haurrek.