Arrasateko Udalak badauka dagoeneko bere jabetzakoa den Hidalgobaso mendiaren balio naturalak indartzen lagunduko dion proiektua, eta idatzi da Udal honek elkarteentzat zuzendutako dirulaguntzei esker.
Hidalgobason biodibertsitatea kontserbatzeko eremu publikoa sortzeko proiektua Naturtzaindia Elkarteak sustatu du eta Kiko Álvarez Dávila Biologoaren lanari esker gauzatu da.
Hidalgobaso mendiak 20 Ha ditu eta Musakola auzoan kokatzen da, San Kristobal eta Antoñaerreka artean. Egur ustiaketara bideratuta egon zen 1990.urterarte, ondoren, zuhaitz exotikoen egurra atera eta Udalak bertako basoa birsortzeko erabakia hartu zuen.
Gaur egun, ikusi dezakeguna da baso mixtoa, harizti azidofiloa eta txilardi europearra, gehienbat. Hala ere, espezie exotikoen presentzia nabaritu da; sasiarkazia landare inbaditzailea, radiata pinuak, likidanbarrak, haritz amerikarrak, platanondoak, eta abar. Gehienak, aurretik egondako egur landaketetan dute jatorria, beste batzuk kolonizatzaileak izateagatik ezarri dira, sasiarkazia kasu.
Inguruak kokapen paregabea dauka herriaren balio naturalak berreskuratzeko eta aisialdirako espaziorako kudeatzeko, horregatik, Arrasateko Udalari eskaini nahi izan diogu gidalerro batzuk, Udal planifikazioaren baitan dagoen helburu…
Ver la entrada original 55 palabras más