Bost urte igaro dira Hernio-Gazume ofizialki Kontserbazio Bereziko Gune izendatu zutenetik eta Fagus Alkiza Interpretazio Zentroa martxan jarri zenetik.
Alkiza aparteko ingurune natural batean kokaturik dago. Bertan bizi direnek, aurreko belaunaldiek ingurunearekiko harremana ulertu eta bizitzeko zuten modu bereziari esker, arbasoengantik oinordetzan jaso duten ondare natural paregabea estimatu eta zaintzeko aukeratu dute.
Udalak eta alkizarrek, herriko zein eskualdeko zenbait eragilerekin batera, 10 urte daramatzate naturaren eta gizakiaren arteko harremanaz gogoeta egiten eta urte gutxiren buruan erabateko dependentziatik ia guztizko axolagabetasunera igaro den lotura berreskuratu eta indartzeko lanean.
Bere sorreratik, FAGUS-ALKIZA Hernio-Gazumek eskaintzen digun aberastasun naturala eta kulturala ezagutzeko eta bioaniztasunaren aldeko ekimen eta ekintza desberdinak abian jarri diren tokia izan da.
Urte hauetan egindako lanaren emaitzak ezagutzera emateko, Alkizako Udalak herritar guztiei irekitako ekitaldien egitaraua antolatu du. Egitaraua irailaren 21 eta 22an gauzatuko da Donostiako Aquariumean eta Alkizan.
Hona hemen egitaraua: