Badira 3 urte Iturriberriko instinga eraiki genuela auzolanean, Bergarako naturzale eta lagunekin batera, habiapuntu ederra sortuz Pagola-Loidi ibilbideari, zeinak eramango gaituen aspaldiko ur kanaletik zehar Bergarako baso, txilardi eta albiztietan barrena.
Denbora honetan instingan bioaniztasunak eztanda egin du eta bere egiten jakin du guk eskainitako ur baliabide hori, horren erakusle dira bertan ikus daitezkeen uhandre, burruntzi, sorginorratz, ihi edo lezka ugariak.
Ezin aipatu gabe utzi proiektu honen arima, Iñaki Irizar Untzilla, Naturtzaindia elkarteko kidea, naturaren ezagutzan, ikerketan eta kontserbazioaren aldeko langile nekaezina.
Zoritxarrez, 2020.urtean utzi zigun eta bere azken proiektuetako bat izan zenez Pagola-Loidi eremua berreskuratzea eta babestea, Iturriberriko instinga barne, omenalditxo hau zure lagunon eta herrikideon partez: han izan ginenon berotasuna, Ana Madinabeitiak marraztutako irudi zoragarriz eginiko informazio panela eta Jon Patxiren bertsoa.
Doinua: Itsasoari begira.
Eragile ta talde askoren Partaide eta lotura Iñaki beti izan zinen zu Pertsona askoren batura Pagola-Loidi eta istinga hau Begiratu ingurura Bioaniztasun ta herri lurrak Barnean zendun ardura Herritik eta herriarentzat Zure jarduteko ohitura.
Oroitzen zaitut seminarioko Gela ilun heze hortan Umeak ginen ta aritzen ginen Antxintxika ate jokan Mila istorio eta hainbat mito Genbilzkigun gure ahotan Piztiaz beteta zegon gela bat Imajinazioaren sokan Haren zaindari beti izango za Gure haurtzaroko gogotan
Herri honentzat eindako lana Hitz bakarrean itzela Erein zenitun haziak ere Jakin ernetu direla Landaketa bat edo istinga hau Edozein ekintza dela Zenbat aipamen ta zenbat kontu Bertan bazeunden bezela Joan zinen baina ematen du bai Sekula joan ez zarela
Gipuzkoako kiropteroen atlasa argitaratzeko beharrezkoa izan zaigun maketazio eta inprenta lanek Arrasateko Udalaren laguntza jaso dute, ingurumen izaerako ekintzetarako elkarteei zuzendutako dirulaguntza lerroaren bidez.
Hemendik eskerrak proiektu hau gauzatzeko ekarpena egiteagatik.
Tras más de una década de trabajo, la asociación Naturtzaindia Elkartea presenta el Atlas de quirópteros de Gipuzkoa, el primer estudio sistemático y actualizado sobre la distribución de los murciélagos en este territorio. Esta obra supone un hito para la divulgación y conservación de un grupo de mamíferos tan desconocido como relevante para el equilibrio ecológico.
El atlas surge como respuesta a una carencia histórica: el desconocimiento generalizado sobre la presencia y el estado de los quirópteros en Gipuzkoa. Ya en 1985, el primer inventario de fauna de vertebrados de la Comunidad Autónoma Vasca ignoraba a este grupo. Solo a partir de la aplicación de normativas europeas como la Directiva Hábitats y de la implantación de la Red Natura 2000, los murciélagos comenzaron a adquirir un reconocimiento institucional como especies clave para la conservación.
Fruto de esta necesidad, Naturtzaindia Elkartea —asociación de naturalistas comprometida con el conocimiento y la defensa del patrimonio natural vasco— emprendió un proyecto a largo plazo que ha culminado en este atlas. Con el apoyo del Gobierno Vasco, que financió parte de los trabajos a través de sus convocatorias de subvenciones para la generación de conocimiento, el equipo de investigación ha recorrido durante seis años los bosques, cuevas, ríos y edificaciones del territorio guipuzcoano.
El resultado es una cartografía precisa y detallada que documenta la presencia de 25 especies de murciélagos en Gipuzkoa, sobre las 31 existentes en la península ibérica. Este dato coloca al territorio entre los más diversos en cuanto a fauna quiróptera, teniendo en cuenta que representa apenas el 0,3% de la superficie estatal.
El estudio se ha basado en una combinación de metodologías de vanguardia y técnicas tradicionales, entre las que destacan la grabación de ultrasonidos (ecolocalización), el trampeo mediante redes de niebla y la prospección de refugios naturales y artificiales. Estas metodologías, aplicadas de forma complementaria, han permitido obtener información distribuida en un total de 107 cuadrículas de 5×5 km que cubren la totalidad de Gipuzkoa.
Uno de los aportes más relevantes del atlas es el análisis de la riqueza de especies por cuadrícula. Aunque se detectaron 25 especies en total, solo el 26% de las cuadrículas muestreadas superan las diez especies, lo que indica una distribución desigual y plantea importantes preguntas sobre el estado de conservación del hábitat. Las zonas altas de la divisoria (Aizkorri-Aralar), Hernio e Izarraitz destacan por su elevada biodiversidad, mientras que otras áreas presentan una escasa representación.
El Atlas de quirópteros de Gipuzkoa no es solo un inventario científico. Es también una herramienta de gestión y una llamada de atención. El estudio subraya que todas las especies están protegidas por normativa europea, estatal y autonómica, pero no todas gozan del mismo grado de amenaza ni de medidas de protección efectivas. Mientras algunas especies muestran poblaciones estables, otras sufren declives importantes que podrían agravarse si no se toman decisiones urgentes.
Entre las amenazas más destacadas que recoge el trabajo se encuentran:
El mal estado de conservación de los bosques guipuzcoanos, debido a la silvicultura intensiva y la escasa presencia de masas forestales maduras.
El uso de pesticidas e insecticidas en agricultura y ganadería, que reduce drásticamente la disponibilidad de presas para estos mamíferos insectívoros.
La perturbación de refugios naturales en cuevas, edificaciones o árboles, a menudo consecuencia de actividades humanas sin control o sensibilidad.
Y de forma creciente, la implantación de parques eólicos, cuya infraestructura causa una elevada mortalidad en ciertas especies, sobre todo en cazadores aéreos como Nyctalus lasiopterus o Miniopterus schreibersii.
Especialmente preocupante es la situación del parque eólico Elgea-Urkilla, que opera desde hace 25 años en la sierra de Aizkorri sin un sistema eficaz de vigilancia ambiental y a escasa distancia de refugios clave. La previsión de nuevas instalaciones eólicas en 14 municipios guipuzcoanos refuerza la urgencia de mejorar los protocolos de evaluación de impacto.
El atlas denuncia también la ausencia de planes de recuperación específicos para las especies más amenazadas, a pesar de las obligaciones legales y de su papel como elementos clave de conservación en numerosos espacios Red Natura.
En palabras de los autores, “la falta de conocimiento es una amenaza en sí misma”. Por eso, este atlas quiere ser también una herramienta de divulgación y sensibilización social. A través de mapas, fichas descriptivas y análisis accesibles, la obra invita a conocer mejor a los murciélagos, combatir los prejuicios que los rodean y entender su importancia ecológica como controladores naturales de insectos y bioindicadores del estado del medio ambiente.
Naturtzaindia Elkartea anima a la ciudadanía, a las instituciones y a los gestores del territorio a implicarse en la protección de los quirópteros. “Cuando se apaga la luz y las golondrinas se van a dormir —recuerdan los autores—, un grupo de trabajadores infatigables se encarga de que los mosquitos no nos molesten demasiado”. Conocerlos, valorarlos y protegerlos es un paso imprescindible para conservar nuestra biodiversidad.colos de evaluación de impacto.
Hamarkada bat baino gehiagoko lanaren ondoren, Naturtzaindia Elkarteak Gipuzkoako Saguzarren Atlasa aurkeztu du, lurralde honetako saguzarren banaketari buruzko lehen azterlan sistematiko eta eguneratua. Lan hau oreka ekologikorako ezinbestekoa den ugaztun talde ezezagun honen dibulgazio nahiz kontserbaziorako mugarri bat da.
Atlas hau gabezia historiko bati erantzuteko sortu zen: Gipuzkoan kiropteroen presentzia eta egoerari buruzko ezjakintasun orokorra. 1985ean Euskal Autonomia Erkidegoan egin zen ornodun faunaren lehen inbentarioak ez zuen talde hau aintzat hartu. Habitat Zuzentaraua bezalako europar araudiek eta Natura 2000 Sarearen ezartzeak saguzarrek ezagutza instituzional bat lortzea eragin zuen, hauek kontserbaziorako funtsezko espezie gisa aitortuz.
Beharrizan horri erantzunez, Naturtzaindia Elkarteak —euskal natur ondarea ezagutzen eta babesten diharduen naturalisten elkartea— epe luzeko proiektu bati ekin zion, eta aurkezten ari garen atlas hau lan horren emaitza da. Ezagutza sortzeko diru laguntza deialdien bidez Eusko Jaurlaritzak lanen zati bat finantziatu zuen. Horrela, ikerketa taldea sei urtez Gipuzkoako lurraldeko baso, kobazulo, ibai eta eraikinetan ibili da.
Emaitza Gipuzkoan 25 saguzar-espezieren presentzia dokumentatzen duen kartografia zehatz eta xehatua da (iberiar penintsulan 31 espezie daude guztira). Datu horrek, lurralde hau kiropteroen faunari dagokionez aniztasun handienetakoa dutenen artean kokatzen du.
Azterketa hau punta-puntako metodologia eta teknika tradizionalen konbinazioan oinarritu da; horien artean ultrasoinuen grabazioa (ekokokapena), laino-sare bidezko harrapaketa eta babesleku natural zein artifizialen jarraipena nabarmedu daitezke. Metodologia horiek, modu osagarrian aplikatuta, Gipuzkoa osatzen duten 5×5 km-ko 107 laukietan banatutako informazioa lortzea ahalbidetu dute.
Atlaseko ekarpen garrantzitsuenetako bat lauki bakoitzeko espezie aberastasunaren azterketa da. Guztira 25 espezie identifikatu diren arren, lagindutako laukien %26k soilik erakusten ditu hamar espezie baino gehiago. Horrek banaketa irregularra erakusten du eta habitataren kontserbazio-egoerari buruzko galdera garrantzitsuak planteatzen ditu. Uren banalerroko eremu altuak (Aizkorri-Aralar), Hernio eta Izarraitz bioaniztasun handiagatik nabarmentzen dira; beste batzuk, ordea, presentzia eskasa erakusten dute.
Gipuzkoako Saguzarren Atlasa ez da inbentario zientifiko bat soilik. Kudeaketarako tresna bat eta alerta bat ere bada. Azterketak saguzar guztiak europa-, estatu- eta erkidego-mailako araudien bidez babestuta daudela azpimarratzen du, baina denek ez dute babes-maila berdina, ezta babeserako neurri eraginkorrik ere. Espezie batzuek populazio egonkorrak dituzten bitartean, beste batzuk, gainbehera larrian daude, eta urgentziako neurriak hartzen ez badira, okerrera egin dezakete.
Atlasean aipatzen diren mehatxu nagusien artean hauek daude:
Gipuzkoako basoen kontserbazio-egoera txarra, basogintza intentsiboaren eta baso helduen gabeziaren ondorioz.
Nekazaritza eta abeltzaintzan pestiziden eta intsektiziden erabilera, intsektujaleak diren ugaztun hauentzat harrapakin gutxiago izatea eragiten dutelako.
Kobazuloetan, eraikinetan edo zuhaitzetan dauden babesleku naturalen asaldatzea, sarritan kontrol edo sentsibilizazio falta duten giza jarduerek eraginda.
Eta gero eta handiagoa den arriskua: parke eolikoen hedapena, zenbait espezieri (batez ere altueran ehizean aritzen direnei, hala nola Nyctalus lasiopterus eta Miniopterus schreibersii) heriotza-tasa handia eragiten diena.
Kezka berezia eragiten du Elgea-Urkilla parke eolikoaren egoerak; izan ere, duela 25 urte Aizkorri mendilerroan martxan jarri zen instalazio honek ez du ingurumen-zaintzarako plan eraginkorrik eta giltzarriak diren babesleku batzuetatik distantzia gutxira dago. Gipuzkoako 14 udalerritan instalazio eoliko berriak aurreikusteak, ingurumen-ebaluazioen protokoloak hobetzeko urgentzia areagotzen du.
Azterketa honetan mehatxu maila handieneko espezieen berreskuratze-plan zehatzen gabeziazere ohartarazten da, nahiz eta honetarako lege-betebeharrak dauden eta saguzarrak Natura 2000 Sareko espazio askotan kontserbazio-elementu nagusiak diren.
Egileen hitzetan, «ezagutzarik eza bere horretan mehatxu larria dela». Horregatik, lan honek dibulgazio eta sentsibilizaziorako tresna ere izan nahi du. Mapa, fitxa deskriptibo eta analisi ulerterrazen bidez, lanak saguzarrak hobeto ezagutu, haiei buruzko aurreiritziak gainditu eta beren garrantzi ekologikoa (intsektu-kontrolatzaile natural eta ingurumenaren bioadierazle gisa) ulertzeko gonbidapena egiten du.
Naturtzaindia Elkarteak herritarrak, erakundeak eta lurraldearen kudeatzaileak saguzarren babesarekin konprometitzera animatzen ditu. Egileen esanetan, «argia itzali eta enarak lotara joaten direnean, langile nekaezinez osatutako askotariko talde bat lanean arituko da eltxoek gehiegi molestatu ez gaitzaten». Hauek ezagutzea, baloratzea eta babestea gure biodibertsitatea babesteko ezinbesteko urratsa da.
Neguko lozorroa atzean utzita, saguzarrak ari dira dagoeneko udaberrian hain ugariak diren intsektu formako gutiziak irensten. Eta guk arratsalde luze eta epel hauek aprobetxatuko ditugu, urtero bezala, saguzarrei buruzko jarduera dibulgatzaileak egiteko; saguzarrez gehiago ezagutu eta bertatik bertara ikusi eta detektatzen ikasi nahi baduzu, zatoz gurekin!
Gaur, maiatzak 1, Berria egunkariak erreportajea eskaini die gure bizilagun onenei: «Saguzarrak: buruz behera, eta hankaz gora». Enekoitz Telleria Sarriegi da artikulu honen idazlea eta bertan EHUko ikerlarien hitzak eta Naturtzaindiako lagunenak jasotzen ditu, egunkariko portadan, «Euskal Herriko Saguzarren Gida» ageri da.
Naturtzaindia ElkarteakEuskal Herriko saguzarren gida sortu du, euskaraz eta Euskal Herrian egindako lehen saguzar gida. Gida honetan irakurleak aukera izango du gaueko harrapari zoragarri hauetara hurbiltzeko. Bertan aurkituko dituelako Euskal Herrian bizi diren 27 espezieen ilustrazio ederrak eta bakoitzaren ezaugarri esanguratsuenak.
Zergatik dira horren bereziak?
Zergatik daude arriskuan?
Zer egin genezake beraien kontserbazioaren alde?
Naturtzaindia ha elaborado la Guía de Murciélagos de Euskal Herria, el cual permite acercar al lector a estos maravillosos depredadores nocturnos. En la guía encontrará hermosas ilustraciones de las 27 especies que habitan en nuestro territorio, las características más significativas de cada una de ellas y las claves para contribuir a su conservación.
Gida honekin lortu nahi dugu Euskal Herrian ditugun espezieak ezagutzera ematea, fauna talde honek daukan aniztasuna erakustea eta hauen kontserbazioan lagunduko duten herritarrak sentsibilizatzea.
Gidaliburuaren aurkezpena Arrasaten egingo da, ekainaren 7an, arratsaldeko 18:30ean, Kulturateko areto nagusian. Bertan solasaldia egingo dugu liburua egiten parte hartu duten Naturtzaindia elkarteko kideekin.
Jakina denez, Naturtzaindia Elkartean lanean dihardugu saguzarrak hobeto ezagutzeko eta bere kontserbazioan laguntzeko, jakin badakigulako, ekosistemetan betetzen duten papera funtsezkoa dela eta gure arteko espezie ezberdinen populazioak gainbeheran daudela.
Euskal Herrian ezagutzen diren 27 saguzar espezieak babestuta daude. Baina, gaur egun, ez dago beraien banaketari edo ugaritasunari buruzko datu zehatzik. Horregatik ezagutza hau lortzeko tresna izan nahi dugu. Espezie hauek kontserbatzeko oinarrizko informazioa behar-beharrezkoa zaigu. Horregatik ari gara lanean Gipuzkoako Lurralde Historikoan aurki daitezkeen saguzarren inbentarioak egiten eta datuokin Gipuzkoako Kiropteroen Atlasa osatzen.
Horretaz gain, beharrezkoa ikusten dugu herritarrak sentsibilizatzeko jarduerak gauzatzea eta ildo horretatik egin ditugu saguzar gauak, ikus-entzunezkoak, erakusketak edota orain aurkezten dugun argitalpen hau.
GIDALIBURUA ESKURATZEKO:
Liburuxka eskuratzea nahi duenak goiko estekan klik eginda lortu dezake. Aldiz, formatu fisikoan eskuratzea nahi duenak, hurrengo puntuetara jo dezake eta bertan eskatu, nahi izanez gero, borondatezko ekarpena eginez. Jasotzen diren ekarpen ekonomikoek proiektu honetako inprenta-gastuei aurre egiteaz gain, lagundu diezaieke gure ondare naturalaren kontserbaziora bideratutako beste ekimen batzuei.
Arrasaten, Besaide Mendizale Elkartean eta Ereindajanen
Bergaran Laboratorium Museoan
Aramaion, liburutegian eta Arbel Kooperatiban
Oñatin Natur Eskolan
Zarautzen Arkamurka Elkartean
Aian Pagoetako parketxean
Itsasondoko Udalean
Zizurkilen Herribizigunen
Lazkaon Gerriko liburudendan eta Biziolan
Beasainen Mirentxu liburudendan
Gasteizen, EHUko Farmazia fakultate eta Hezkuntza fakultateko kafetegietan
Arrasateko Udalaren laguntza izan dugu liburuko ilustrazio eta maketazio lanak egiteko, eta baita biologo adituaren asesoramendua izateko.
Atauniker elkarteak sustaturiko LEIZETA ikus-entzunezko laburra ikusgai dago dagoeneko! On Produkzioakek ekoiztutako lan honetan parte hartu dugu Naturtzaindia eta Felix Ugarte elkarteek.
Ataungo artadiaren erdian kokatzen den Leizeta barrunbea ezagutzeko aukera izango dugu bertan. Haitzuloetako egiturak nola sortzen diren eta saguzarrak babestearen garrantziaz ere hitz egiten dugu. Zientziaren eta magiaren elkargunea ezagutzeko gonbitea egiten dugu, betiko babesteko.
Proiektuak Ataungo Udala izan du babesle eta Landarlan Ingurumen Elkartearen nahiz Orkli eta Ampo kooperatiben laguntza jaso du.
Hau izan da 2022an Arrasateko Udalak eskatu zigun azterlana eta helburua izan du Arrasateko landa eremuko lursailak ondare naturalaren kontserbazioaren eta ekosistemen zerbitzuen ikuspegitik duten interes mailaren arabera kartografiatzea eta sailkatzea. Horrela, lursailen kategorizazioa mahai gainean izanda, Udalak tresna hau baliatu dezake eremu publikoa handitzeko aukerak daudenean erabakiak hartzeko eta justifikatzeko, izan Udalak lurrak erosteko lehiaketa publikoa ateratzen duelako, edo izan egitasmo konkretu bat bultzatu nahi duelako.
Este estudio encargado en el 2022 por el Ayuntamiento de Arrasate y concluido ya, ha tenido como objetivo cartografiar y clasificar los terrenos rurales de Arrasate en función de su grado de interés desde el punto de vista de la conservación del patrimonio natural y de los servicios de los ecosistemas.
Así, con la categorización de los terrenos sobre la mesa, el Ayuntamiento puede utilizar este instrumento para tomar decisiones y justificarlas ante posibles ampliaciones de espacio público, ya sea a través de concursos públicos para la compra de los terrenos o a través del impulso de proyectos concretos.
Lan honen bitartez, bi lan ildo uztartu nahi izan ditugu: alde batetik, lur-partzelak publiko bihurtzeko lehentasunak proposatzea Udalari, horretara bideraturiko baliabide ekonomikoak modu egokian erabiliko direla ziurtatzeko; eta bestetik, lehentasunezko partzela horiek identifikatzeko garaian, hainbat aldagai (multifuntzionalitatea) kontuan izango dituen metodologia bat finkatzea. Horretarako 19 aldagai ezberdin identifikatu, aztertu, (kasu batzuetan) egokitu, ponderatu eta konbinatu ditugu; eta Arrasaten hainbat zerbitzu ekosistemiko edota hainbat balio natural eta kultural uztartzen dituzten eremuak identifikatu ahal izan ditugu. Informazio hori izan da, finean, publiko bihurtzeko interesa neurtzeko bidea.
Hainbat dira, Arrasateko Udalak dituen erronkak ingurumen gaiei dagokienez, baina, lorturiko emaitzak erronka horiei erantzuteko lanabesa izateko bokazioa du; Udalari, aurrerantzean hartu beharreko erabakietan lagunduz eta erosketa eta kudeaketa irizpideak ezartzen lagunduz.
Pasa den domekan Alkizan izan ginen, auzolanean hezegunea eraikitzen Itzuregiko gainean. Bada hamarkada bat dagoeneko Alkizako Udalarekin elkarlana hasi genuela bertako ekosistemetako bioaniztasuna kontserbatu eta handitzeko helburuarekin.
Alkiza Udalerriaren azaleraren zati handi bat Natura 2000 Sarearen baitan dago, konkretuki, Hernio Gazume Kontserbazio Bereziko Eremuan, balio natural handiko paisaiak eta ekosistemak dituelako. Mehatxatutako hainbat animalia eta landare espezie bizi dira bertan, hala nola, sai arrea eta sai zuria bezalako hegazti sarraskijaleak, saguzar espezie anitz, anfibioak edota intsektu saproxilikoak.
En los últimos diez años, Naturtzaindia junto con el ayuntamiento de Alkiza ha construido tres puntos de agua para favorecer a la fauna que habita en la ZEC Hernio-Gazume.
Los ecosistemas de la ZEC son deficitarios en este tipo de ambientes, ya sea por la transformación y uso a los que han sido sometidos o por la naturaleza del sustrato que no favorece la permanencia de agua sobre el terreno en los meses de verano. De hecho las cabeceras de la mayor parte de los arroyos permanecen sin agua gran parte del año. Este déficit se ve acentuado por la baja complejidad del bosque, que no cuenta con árboles muertos en cantidad y tamaño suficiente para retener el agua que muchos organismos necesitan.
Larre, baso eta landare heskai artean faunari babesleku eta bazkalekuak eskaintzeko lan egiten dugu ekosistema hauek bere baitan izan dezaketen aberastasuna handituz. Hildo horretatik gauzatu ditugu urtez urte landarez osatutako itxitura biziak, egur hilez osatutako egitura anitzak, zuhaitz landaketak eta urmaelak, besteak beste.
Itxuraingo urmaela izan da, hain justu, sortu dugun azkena. Itxuraingo gainean kokatzen da, Tumuloaren ondoan. Euri urarekin beteko da, eta behar izatekotan, bertan dagoen iturriko urarekin betetzeko aukera ematen du. Urmael honek anfibioei ugaltzeko aukera emango die, hegazti eta saguzarrei bertatik edateko aukera, eta baso eta zelaietako beste basa animaliek ere erabili ahal izango dute baliabide berri hau.
El pasado fin de semana se impermeabilizó el vaso de la charca de Itzuregi. Esta, además de cumplir los objetivos mencionados, servirá como espacio de divulgación y sensibilización, ya que se encuentra en una zona muy frecuentada de fácil acceso.
Bertaratutako hainbat lagun aritu ginen lanean aurrez makinaz hondeatutako lekuan. Euri urari bertan eusteko mintz iragazkaitza ezarri zen, mintz hori babesteko beste geruza bat ezarri zen goitik eta behetik, eta buelta osoan materialari eusteko harri eta lurrarekin eutsi zitzaion. Azkenik, ingurua naturalizatzeko lurrarekin estali zen urmaelaren azalera guztia, denboraz, natura bera izango den arren lan hori hoberen egingo duena.
Laster itxitura perimetrala ezarriko zaio inguruko larreetan dabilen ganadua bertara ez urbiltzeko, izan ere, beraien apatxek erraz zulatu dezakete urmaela egiteko jarritako mintz iragazkaitza eta egindako lana hondatu. Ganaduak bertan dagoen askatik edaten jarraitu beharko du orain arte bezala.
Dagoeneko Alkizan hiru dira gisa horretara eraiki diren urmaelak, lehena, Irumugarrietako parajean sortutakoa izan zen, gaur egun ederki funtzionatzen duena, eta, bigarrena, Azpiko zabala ingurukoa, pulpito bezala ezagutzen den harkaitzetik gertu.
Las actuaciones se han desarrollado en tres lugares: collado de Irumugarrieta, Azpiko zabala y collado de Itzuregi.
Estas charcas proporcionan espacio de reproducción a varias especies de anfibios y sirven como fuente de agua a distintas especies de murciélagos amenazados que se reproducen en el bosque y las cavidades de la zona.