Monterron parkeko animali eta landareak ezagutzera emango ditugu

Naturtzaindiak parte hartuko du maiatzaren 2Oan Monterronen egingo den «Naturan jolasean» topaketan. Herritarrak naturara hurbiltzeko helbururarekin  antolatu du egun osoko egitaraua Txatxilipurdi Elkarteak herriko beste eragile batzuekin batera (Leintz Eskola Kirola, Besaide Mendizale Elkartea, Olgeta jolaserako zentroa, Arrasateko Gaztetxea eta Naturtzaindia Elkartea)  Monterronek eskaintzen duen espazio naturala aprobetxatuta jolas libre eta espontaneoaz gozatzeko aukera izango da.Sigue leyendo «Monterron parkeko animali eta landareak ezagutzera emango ditugu»

Martxoak 21, basoen nazioarteko eguna

Gaur, martxoak 21, basoen nazioarteko eguna dela eta, ekosistema hauen garrantziaz pentsarazten jarri gaitu berriz ere. Izan ere, ezin dugu ahaztu Debagoieneko basoen egoera zein den: azaleraren % 2o,7 besterik ez dute hartzen, eta baso txikiak dira, oso zatikatuak daudenak, gainera. Lurzoruaren erabileraren mapa honetan ageri dira debagoieneko basoak berde kolorez margotuak, zati handienak, Aizkorri AratzSigue leyendo «Martxoak 21, basoen nazioarteko eguna»

Arrasateko Hidalgobasok badauka biodibertsitatea kontserbatzeko proiektua

Arrasateko Udalak badauka dagoeneko bere jabetzakoa den Hidalgobaso mendiaren balio naturalak indartzen lagunduko dion proiektua, eta idatzi da Udal honek elkarteentzat zuzendutako dirulaguntzei esker. Hidalgobason biodibertsitatea kontserbatzeko eremu publikoa sortzeko proiektua Naturtzaindia Elkarteak sustatu du eta Kiko Álvarez Dávila Biologoaren lanari esker gauzatu da. Hidalgobaso mendiak 20 Ha ditu eta Musakola auzoan kokatzen da, San KristobalSigue leyendo «Arrasateko Hidalgobasok badauka biodibertsitatea kontserbatzeko proiektua»